Inbaditzailea dbh 1B gelan!

Gaur eguerdian, natur zientzia arloan geundela, inbaditzailea sartu da gelan.

Ikaragarrizko beroa genuen eta leihoak zabalduta geunden, isiltasunean sintesi jarduera osatzen.

Halako batean ikasle baten oihuak erne jarri nau. Proiektoreari begira jarri da karrasi batean, inbaditzailea, inbaditzailea…!

Asiako liztor inbaditzaileak bost minutuz aztoratu du gela, bertatik alde egin duen bitarte.

Baina benetako aztoratzea hemendik aurrerakoa da. Liztor hau erleentzako oso arriskutsua da. Landareen polinizaziorako hain beharrezkoak ditugun erleak akabatzen bai ditu. Liztor hauen habia ahalik eta azkarren lokalizatu eta udaltzaingoari parte eman behar zaio; bertatik inbaditzailea ezeztatu nahi badugu behintzat!

Beraz, prismatikoak hartu eta  ingurtuko zuhaitzetan behaketara!

Hau da aurkitu behar duguna:

Advertisements

Posted on 2012/05/10, in Agenda 21, Berriak, DBH-1 and tagged , , . Bookmark the permalink. Iruzkin 1.

  1. Badugu zeregina! Bai noski!

    Txinpart aldizkarirako oso testu egokia iruditu zait, liztor inbaditzailearen berri gure artean dugunaren froga ezinhobea eskaini baituzu, Josu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: