Camille hartza, azkena?

Camille basurdea jaten

Camille basurdea jaten

Gaurkoan Mikel Saez de Eguilazek ekarritako irudiez baliatuz pentsarazten jarri nahi nizueke. Hona hemen gure mendietan orain gutxi arte gure artean izan den bizidun baten argazkia, hartz arrea. Gezurra badirudi ere, gizakiaren eraginez, bizidun hau ia desagertuta dago gure mendietatik.

Camille hartza izan dugu espezie honen azken arnasa. Camillek gizakien artean etsaiak eta lagunak izan ditu. Basozainek ez dute bere berririk. Camilleren azken argazkia duzue hemen behean. Argazki hau ateratzerako nahikoa ahul omen zegoen.

Baina hartza al da Euskal Herrian desagertu ala desagertzeko arriskuan dagoen espezie bakarra?

Camilleren azken irudia

Bila ezazu beste espezieren bat.

Azal ezazu zeren eraginez desagertu ala desagertzeko zorian egon daitekeen eta berreskuratzeko zein neurri hartu behar den. Erantzunetan utzi zuen aportazioa maiatzaren 25erako.

Advertisements

Posted on 2012/05/04, in DBH-1 and tagged , . Bookmark the permalink. 7 iruzkin.

  1. Peru Ruiz de Azua Zubizarreta

    Basoilarra. Oro har espeziearen egoera munduan ez baldin bada larria, Euskal Herrian eta gure inguruan basoilarrak desagertzeko arrisku larrian daude.
    Bere habitat naturalaren suntsitzea eta desagertzea da arrazoi nagusiena.
    Animalia babestua izaki, ingurune babestu batean bizi beharko litzateke bertan lasai bizi eta ugaltzeko.

  2. Naroa del Río Muguerza

    Hartza panda desagertzeko zorian dago bere bizilekuaren destrukzioarengatik, 1.000 panda inguru gelditzen dira munduan.
    Hau sahiesteko ikerketa zentro batean sartzen dituzte, eta elikatuz, ugaltzen laguntzen diete.
    Bestalde, bere bizilekuaren destrukzioa sahiestu beharko genuke, pandak bakean bizitzen utziz.

  3. Irati Eskudero

    Ibis eremita koloniako hegazti bat da. Hegazti hau galtzeko arriskuan dago eta bakarrik Marokon eta Siriako leku batzuetan aurkitu daiteke. Intsektuak, sugeak, barraskiloak… jaten ditu baina, etxean hazten badira gehien bat txekor haragia.

  4. Lehoia munduan gutxitzeen dijoa pixkanaka-pixkanaka, lehen Afrika osoan, europan, indian… bizi ziren baina gutxitzen dijoanez orain Afrika inguruan eta Indiako ipar mendebaldean bakarrik geratzen dira. Animalia hau oso indartsua da eta truko zailak oso azkar ikasten ditu horregatik zirkutan hasko irabiltzen dira espektakulo on bat erakusteko ,. zoologikoetan, zirkuetan… erabiltzen dituztelako gutxitzen ari dira. Animalien aldeko eskubideen alde dauden pertxonek egunero lan egiten dute orrelako expektakuloak… gutxitzeko eta lehoiak beraien ekosistema naturalean bizi daitezen.

  5. Mikel Saez de Eguilaz

    Erantzuna hauxe duzu:Lehen arrazoia ehiza da,artzak ehizatzen desagertaraiz,bigarrena janari falta eta hirugarrena gizakiak egindako eraldaketak mendietan.

  6. Nere ustez azkena izan daiteke, asko ehizatu direlako horrelako hartzak beraien azalarengatik. Beste bat ez badago, ezingo du ugaldu, eta betirako galduko zen. Aspalditik hartz hau ikusi ez denez, agian hila egon dezake.

  7. Oier Mugarza

    Koala:
    Gizakiak koalak erabiltzen zituzten beren ilearekin arropak eta horrelakoak egiteko eta beraien haragia ere hartzen zuten jateko, eta horregatik desagertzeko zorian dago animali hau. Eta horain ehizatzen ez direnez gehiago agertzen ari dira.

%d bloggers like this: