Zelularen oinarrizko bideoa

Kaixo,

biologiako oinarrizko galderen bila…

Aldez aurretik eskainitako binkulua sakatu eta BIDEOA ikusi (10 minututako iraupena du). Ondoren, zeregin bat egin beharko duzu.

Bideoa ikusi ondoren, eskaini dizkiguten irudiak ikusi eta aurkezleari entzun ondoren, zein GALDERA bururatu zaizu?

Ez dizkizut nik zuri galderarik egingo. Aldiz, eskatzen dizudan bakarra, zera da:  SORTU ZAIZUN (gutxienez bat) GALDERA idatz iezadazu. Bururatu zaizun galdera horrek baldintza bat bete behar du.

Zein?  Galdera horrek zientifikoki erantzuteko modukoa izan behar du.  Ez du edozein galderak balio.

Egingo dituzuen galdera guztien BILDUMA altxor batean bilakatu zaiugu. Ziur naiz!

Animo!

Ramon

Posted on 2012/04/23, in DBH-3. Bookmark the permalink. 40 iruzkin.

  1. Leire Olaizola

    Zelula baten parte bat hautsi edo kaltetua gertatu ondoren zer gertatuko zen zalularekin? Hil egingo zen? Eta zalula baten parte jakin bat gabe sortuko balitz? Ez zuen funtzionatuko?

    • Aitzol Salaberria

      Zelularen gainean dagoen “kajatxoak” zertarako balio du? Babesteaz gain, zerbait gehigotarako balio al du?

  2. Julen Etxebeste

    Gorputzean zenbat zelula ditugu? Eta zenbat zelula mota ezberdin?

  3. Gotzon Retegi

    zelulek badute berezko kolorerik?

  4. Amets Sarra

    Seudopodoen “Contraccion” eta “Emisión” hitzak ez ditut oso ondo ulertzen, esplikatuko ahal zenidake ?

  5. Josune Campano

    Kolesterolak zelulekin zerikusia dauka?
    Nukleoa hauts daiteke? eta hausten bada zer pasatzen da?

  6. Karen Muñoz Etxebeste

    Nukleoan dagoen ADNa “desegin” edo puskatzen bada zer gertatuko litzaioke zelulari? Hori gertatzen bada zelula hil egingo zen, berri bat sortuko zuen, beste ADN bat jarriko zen hutsa dagoen tartea…?

  7. Aitor Ibargüen

    zelulen egiturak zergatik dira desberdinak?

  8. Aitor Alberdi

    Zerrek kontrolatzen du zelulan sartzen den guztia?

  9. Mikel U.

    Birusak:
    -Zergatik ez dute gure defentsek ihesaren birusa atakatzen?
    -Zein izan zen lehenago zelula edo birusa?
    -Zertan desberditzen da pertxona batengan birus batek duen efektua eta beste baten gan? Hau da, zergatik pertxona bat hil daiteke gaixotasun batez eta beste bate ez kondizio berak edukirik?
    Zelulak:
    -Nola bihurtzen dute landare zelulek oxigenoa eta eguzki energia materia organikoan?
    -Kromosomak zerez osaturik daude?
    -Zelulek ADN-an akatsen bat badute zer gertatzen da?

  10. Xabier Trigo

    Animali zelulei atakatzen dioten zelulak, landareen zelulei ataka diezaiokete?
    Birus guztiek ADN bera dute?
    Zelula bat alda daiteke zientifikoki beste funtzio bat betetzeko?

    Espero dut erantzutea, agur.

  11. Olaia Aduriz Esnaola

    Zerrez elikatzen da zelula? Eta, kanporatutako zikina nora joaten da, non geratzen da,hau da, gure gorputz barruan geratzen da ala guk zikina kanporatzean beraiena kanporatzen dugu baitere?
    Birusek zer funtzio betetzen dute mundu mailan? Hau da, sustantzia, bizidun…natural bakoitzak munduan helburu edo funtzio bat betetzen du, txikia edo handia, birusek zein betetzen dute, infekzioak sortzea funtzio bat kontsidera daiteke?

  12. Ane Lujanbio Sistiaga

    Kaixo nire duda hauxe da:
    Zenbat denbora irauten dute bizirik zelulak?

  13. Zertako sortzen dira birusak?

  14. Jokin Lekuona

    Zergaitik dago landare zelulen ”fortifikazioa” zelulosaz osatua?

  15. JARA LUJANBIO

    Zelula ezberdinak daude,baina zertan desberdintzen dira ? Kanpoko itxuran ? Bizirik irauteko denboran ?

  16. Jon Otegi

    Zelulek birusak hartzen al dituzte?

  17. Julen maya

    zenbat zelula ezberdin dauzkagu gure gorputzean?

  18. Ane Ibarguren

    Ba al dago moduren bat zelulka hilak berpizteko?

  19. Haizea Prieto

    zenbat kromosoma daude nukleo batean?

  20. Aitor Sagastuy

    -Nola definituko zenuke kromosoma?
    -Zerez daude osatuta?

  21. Joxe Etxeberria Oiartzun

    Zelulek bai ahal dute regeneratzeko ahalmena?

  22. Aiora Biurrarena

    Zer dira kromosomak?
    Nolakoak dira?

  23. Maider Olaizola

    -Izaki bizidun batek estimuluak jasotzen ditu eta hauei erantzuten die, baina erantzuteko gure zelulak konturatu egin behar dira estimulu horietaz? Eta konturatzen badira, gorputzeko zelula gustiak konturatzen dira?
    -Guk ahoa daukapun bezala jateko, zelulak ere jan egiten dute. Baina beraien mintzeko edozein zatitik har dezakete elikagaia?

  24. Aritz Olarte

    Zelularen mintza kasualitatez zerbaiten ondorioz hausten bada ba al dago moduren bat pixkanaka berriz osatzeko zelula hil baino lehen?

  25. Maddi Ibarguren

    Bakteriak, nukleori bai al dute? Eta Kromosomarik gabe bizi daiteke?

  26. Lide Ibarguren

    Nolako itxura dute amebak? Eta esplikatuko al zenidake nola mugitzen diren?

  27. Irati Elizasu

    Kromosomak hil al daitezke? Eta hil badaitezke, zelulari zer gertatzen zaio?

  28. Julen del Río Muguerza

    -Berdinak al dira bakterioen zeluletan dauden kromosomak eta landare eta animalietan daudenak?
    -Bakterioen zeluletan kromosomak desortenaturik daudela esaten du, baina nola daude landare eta animalien zeluletan?
    -Organuluek ze funtzio betetzen dute zelulen barruan?
    -Nola kontrolatzen dira sartzen eta ateratzen diren materia guztiak zelula batean?

  29. Iraitz mateo

    Bideoak dio menbranatik sartzen direla elikagaiak zelulara. Baina, zelula batek nola bereiz dezake zer den ona (barneratu behar duena, elikagaia) eta zer txarra (barneratu behar ez duena, hondakinak esate baterako )?

  30. Ekain Susperregi

    -Bizidunetako zelulak hiltzen direnean gorputzak nondik kanporatzen ditu?

    -Zelulak zein motatako molekulaz daude osatuta?

  31. Maialen Stephens

    – Kromosomak eta ADNa ez al dira gauza bera? Zertan desberdintzen dira?
    – Gizakion artean, zelulak berdinak baditugu, desberdintzen gaituena ADNa bakarra al da? Eta animaliekin?

  32. Intza Loperena

    Mota berdineko zelula guztiak berinak dira ala bakoitzak bere ezaugarriak dauza?

  33. Patricia Zaldua

    Zenbat kromosoma daude zelula barruko nukleoan ?

  34. Haizea Castaño

    -Zergatik da eta izan behar du landareen zelulak zurrunagoa?
    -Zelula bat bestearen barruan sartu al daiteke membranatikan?

  35. Maialen Elorza

    Zelulak molekulaz osatuta daude eta molekulak ez badaude bizirik zelulak zergatik bai? zerk ematen die bizi hori? molekula bat zelula bizi baten parte bada bizirik dago?

  36. Nolakoak dira kromosomak?

  37. Kromosomek zer forma dute?

    nola elikatzen dira? eta ugaldu?

  38. Zigor Salaberria

    Zelulak elkarren artean komunikatzen ahal dira? Eta ala bada nola?

  39. Gorka Aduriz

    Zelula batek bi nukleo baditu, bi ADN edukiko ditu?

Leave a reply to Maider Olaizola Utzi erantzuna