BIRUSen oinarrizko bideoa (IKUSBIT gazteleraz)

Kaixo,

BIRUSen inguruan sortu zaizkizun oinarrizko galderen bila…

Aldez aurretik eskainitako BIDEOA ikusi (10 minututako iraupena du). Ondoren, zeregin bat egin beharko duzu.

Bideoa ikusi ondoren, eskaini dizkiguten irudiak ikusi eta aurkezleari entzun ondoren, zein GALDERA bururatu zaizu?

Ez dizkizut nik zuri galderarik egingo. Aldiz, eskatzen dizudan bakarra, zera da:  SORTU ZAIZUN (gutxienez bat) GALDERA idatz iezadazu. Bururatu zaizun galdera horrek baldintza bat bete behar du.

Zein?  Galdera horrek zientifikoki erantzuteko modukoa izan behar du.  Ez du edozein galderak balio.

Egingo dituzuen galdera guztien BILDUMA altxor batean bilakatu zaiugu. Ziur naiz!

Animo!

Ramon

Advertisements

Posted on 2012/04/23, in DBH-3 and tagged . Bookmark the permalink. 34 iruzkin.

  1. Leire Olaizola

    Birusak gure gorputzari kalte egiterakoan hasten bagara antigorputzak sortzen, nola da posible gure gorputzean ihesaren antigorputzak eduki eta gaixotasun hori ez edukitzea?

  2. Julen Etxebeste

    Zenbat anti gorputz mota ezberdin ditugu?

  3. Amets Sarra

    Birusak edozein egoera motatan ugalde daitezke?

  4. Josune Campano

    Gripearen birusa aldatzen den moduan ez dira aldatzen besteak?, adibidez paperak aurten hasi dira “ataketzen” berriz nola sortu da berriz?,eta esaten du bere kabuz ezin dela mugitu orduan nola mugitzen da?

  5. Aitor Ibargüen

    zergatik dute birus batzuk txertoa eta besteek ez?

  6. Karen Muñoz Etxebeste

    Zein izan da historian zehar birusik mortalena? Izan al ditzazkegu birus bat baino gheiago batera? Birus mota bakoitzarentzak bere antigorputza dauka edo birus guztientzat berdinak al dira? Zergatik zientzilari batzuk ez dute onartzen birusa izaki biziduna dela, hiru bizi-funtzioak betetzen baidituzte eta?

  7. Nire galdera: jeringilek zer eramaten dute?

  8. Jon Otegi

    Antigorputzak globulu txuriak al dira?

  9. Ane Lujanbio Sistiaga

    Kaixo nik daukadan duda hauxe da:
    Tenperatura ezberdinak eragin handia izaten al dute birusengan?
    Nola bizi dira hobeto tenperatura altuetan edo baxuetan?

  10. Jokin Lekuona

    Zelulek zergatik ez dituzte birusak suntsitzen handiagoak badira?

  11. mirari urdapilleta

    zergatik da hain zaia txerto berriak asmatzea egitea baste asko daudenean?
    berdin egiten dira?

  12. JARA LUJANBIO

    Birus guztiak kanpotik sartzen dira beti ? Gorputzaren barruan sor al daitezke ?

  13. Ane Ibarguren

    Birusak borrokatzen hastean gelditu ahal daitezke? Eta behin gelditu direnean berriro borrokan hasi al daitezke?

  14. Aitor Sagastuy

    Nola hil dezakete birusek pertsona bat, hain izaki txikiak izanik?

  15. Joxe Etxeberria Oiartzun

    Birusak zelulen antzera bai ahal dituzte zitoplasma, kloroplastoa, mintza…?

  16. Aritz Olarte

    Nola jakin daiteke birusa hilda dagoela? Eta birusiei aurka egiteko esaten dituen anti gorputzak sortzen dituen zenbat organo edo ditugu?

  17. Aiora Biurrarena

    Berdinak al dira birusak eta bakterioak?
    Ze gauzetan desberdintzen dira?

  18. Maider Olaizola

    Zein izan da hildako gehien eragin dituen birusa? Eta zergatik?
    Antigorputzak birus bakoitzean oinarrituta sortzen dira? Eta antigorputz bat nahiz eta oso fuertea izan birusak akaba al dezake?
    Txertoak sortu egin ziren birusak prebenitzeko, baina gerta al daiteke gorputz batzuetan funtzionatzea eta beste batzuetan ez?

  19. Irati Elizasu

    Minbizia birusa al da? Eta hala bada, nola hartzen da?

  20. Aitor Alberdi

    Birus guztiak txarrak ahal dira?

  21. Julen del Río Muguerza

    -Ba al dago birus onik?
    -Antibiotikoek balio al dute birusen aurka?
    -Zergatik ez dago txertorik birus guztientzat?

  22. Ekain Susperregi

    -Gaixorik jartzen garenean zergatik hartzen ditugu botikak, antigurputzak baldinbaditugu birusei aurre egiteko?

    -Zergatik birusak ez dira ugaltzen beraien kabuz?

  23. Intza Loperena

    Gaixotasun guztientzako al dauzkagu antigorputzak edo gero sortzen ditugu gaixotasun horrentzat?

  24. Patricia Zaldua

    Birus mota bat beste mota batekin elkartu al daiteke ? Hala bada, zer gertatzen da? Arazo larriak sor al ditzake?

  25. 1. Aurkitu dute gaixotasunen bat desagerrarazteko modurik?
    2. Zenbat modu daude GIB-a transmititzeko? Zein?
    3. Zergatik da txarra haurtzarian pasa ez duzun gaixotasun bat heldua zarenean pasatzea? Zer ondorio ditu?

  26. Haizea Castaño

    – Birusak beste bizudan behar dituzte ugaltzeko, baina zein da beraien funtzioa?
    -Zelulak birusarekin borroka egiten ez dutenean, ez dugu sumatzen zelulak hiltzen ari direla. Baina nahiz eta sintomarik ez eduki ohartzeko,
    nola da posible ez nabaritzea gure gorputzeko zelulak hilak daudela?
    -Zergatik da okerragoa birusaren sintoma adin gehiagorekin?
    -Birusaren aurka antigorputzak sortu ditzakegulaz gain, zein beste ezberdintasun dago birusa eta bakterioaren artean?

  27. Maialen Stephens

    – Birusak taldean ibiltzen al dira?
    – Nola aurkitzen dute birusak beraiek nahi duten zelula mota? Eta nahi ez duten zelula batekin elkartuz gero, ugaldu al daiteke birusa?
    – Birus mota batzuk urtero aldatzen badira, nola dakite adituek birus bera dela? Zer aldatzen zaie?

  28. Aitzol Salaberria

    Birus batek beste zenbat berri sortu ditzake ? Bideoan bezala lau ote dira? Hala bada, ez al ziren zelula guztiak hilko?

  29. Iraitz mateo

    Birusak parasitoak direla dio bideoak. Orduan, bizidunak ez dauden lekuan ez dago birusik? Landareen barnean sartu al daitezke birusak?

  30. zergatik birus grabenaak ezdute txertorik askotan?

  31. Zigor Salaberria

    birusak gorputz bat suntsitu ondoren zer egiten dute, hil ala beste gorputz baten bila joan??
    eta landarren birusak gure barnean bizi al daitezke?

  32. Maddi Ibarguren

    Birus guztiak ber dinak al dira, forma edo itxura bera dute? Eta, birus guztientzat asmatu da aurre egiteko botika? Zergatik epatitisaren birusak ez diote beste zelulei atakatzen, (gibeleko zelulei bakarrik) zergatik? Zenbat birus mota ezagutzen dira? Nola sortzen dira birusak?

  33. Lide Ibarguren

    Euskal herrian afektatu al zuen viruela birusak? Eta baiezkoa baldin bada, zenbat pertsonei gutxi gora behera?

  34. Haizea Prieto

    Zenbat birus morta ezagutzen dira?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: