Zientzialarien ekarpenak

2. galdera:  

Azpiko galderak erantzun ahal izateko liburuko 77. eta 78. orrialdeko eranskina irakur ezazu. Ondoren proposatutako galderei erantzun:

1.- Grabitazioaren teoria Newtonen asmakizun hutsa izan zen ala beste zientzialari batzuen lanean oinarrituta zegoen?

2.- Sormena, zientzian, bat-bateko ideia miresgarri baten ondorioa da? Ala hausnarketa-prozesu luze baten ondorioa?

Egindako bi galderak  erantzun eta argudia itzazu.

Animo!

Advertisements

Posted on 2012/03/19, in DBH-4. Bookmark the permalink. 50 iruzkin.

  1. 1.- Bai Newtonen asmakizuna izan zen, burura sagar bat erori zitzaion, eta hori ikusirik bururatu omen zitzaion grabitazio-indarrari buruzko hipotesia.
    2.- Hausnarketa-prozesu luze bat jarraitu behar da, lehenik eta behin hipotesia azaldu eta gero hipotesi hori frogatu egin behar da.

  2. barkatu konfunditu egin naiz.
    1.- Ez, lurreko grabitazio indarra nola azal zitekeenari ere irtenbidea atera zion eta zer indarrek eragiten zieten planeteri ere bai

  3. 2.-Hausnarketa-prozesu luze baten ondorioa da, lehenik eta behin, hipotesia azaltzen du eta gero hipotesi ori argitzen saiatzen da.

  4. 1- Grabitazioaren teorema ez zen newtonen asmakizuna hutsa izan, izan ere Johannes Kepler matematikariaren laguntzarekin hasi zen, bera hasi baizen unibertsitatearen grabitazioa aztertzen.Gainera zientziarien laguntzaz.

    2- Hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da. Lehenengo esaten duelako hipotesi bat eta beti hipotesi hori frogatu egin behar delako.

  5. 1.- Bai, bere asmakizuna izan zen. Sagar bat burura erori zitzaion, eta honen ondorioz bururatu zitzaion grabitazioaren hipotesia.
    2.- Hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da. Hau da, hipotesiak atera behar dira eta ondoren hau nolabait frogatu beharra dago. Gainera kontuan hartu behar dugu, batzuetan ezinezkoa dela hipotesiak frogatzea eta jakite hutsarekin konformatu beharra dagoela. Bukatzeko, frogatutakoa ondorioztatu behar da, eta hau egiteko hainbat urte behar dira.

  6. 1.- Bai, bere asmakizuna izan zen. Sagar bat burura erori zitzaion, eta honen ondorioz bururatu zitzaion grabitazioaren hipotesia.
    2.- Hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da. Hau da, hipotesiak atera behar dira eta ondoren hau nolabait frogatu beharra dago. Gainera kontuan hartu behar dugu, batzuetan ezinezkoa dela hipotesiak frogatzea eta jakite hutsarekin konformatu beharra dagoela. Bukatzeko, frogatutakoa ondorioztatu behar da, eta hau egiteko hainbat urte behar dira

  7. 2.Galdera:
    1.- Newtonen lanek Galileok eginiko lana edo ikerkuntza osatu zuten, horrela, lurreko nahiz zeruko mugimenduen oinarriak finkatu zituen. Newtonen teoriak Kleperrek planeta eta kometei buruzko legeei buruz ondorioak atera zituen,itsasldiak, Galileok azaldutako gorputzen erorketa, ilatgiaren mugimendua azaldu zituen.

    2.- Sormena, zientzian, ez da bat-bateko ideia miresgarri baten ondorioa, hausnarketa prozesu luze baten ondorioa baizik. Hasieran zientziak beraiek uste dutena esaten du, gero ikerketa lan luzeen ondoren beraiek ziotena egia zela zihurtatzen zuten frogak aurkeztuz, teoria berriak sortuko dituzte. Urteak pasa hala ohartuko dira aurrekoak esandakoa hobetu daitekela, edota frogatzen jarraituz teoria berriak atera ere. Newtonen kasuan, burura eroritako sagar batengatik bururatu zitzaion grabitazio-indarrari buruzko hipotesia.

  8. 1-Isaac Newton zientzialariak berak bakarrik asmatu zuen, baina grabitazioaren teoria asmatzeko aurreko beste teoria batzuetan oinarritu zen. Aipatu behar da, unibertsitatean zegoelarik, burura sagar bat erori zitzaiola, eta hura ikusirik bururatu omen zitzaion grabitazio-indarrari buruzko hipotesia, hau da, sagarra lurrera erakartzen duen indar bat existitzen dela , grabitatea aurkitu zuen , Galileoren azalpenei baieztapen bat emanez. Newtonek geroago teoria hau planeten artean aplikatzen zela ere frogatu zuen Kepler zientzialariak esandakoa ( indar batek eragiten ziela planetei ) aurkitu zuen.

    2- Sormena zientzian ez da bat-bateko hausnarketaren Ondorica. Lehenik eta behin hipotesi bat asmatu eta gero hipotesia frogatu egin behar da. Normalki, hipotesia frogatzeak denbora luzea ematen du.

  9. 2.galdera:

    1.- 1679. urtean, Newtonek berriro ekin zion mekanika lanei. Bertan Johannes Keplerren planeten mugimenduen legeak aztertu zituen eta hainbat zientzialarirekin batera lan egin zuen. De Motu Corporum (1684) liburuan argitaratu zituen lehenengo ikerketak. Bertan geroago Principia liburuan agertuko ziren lehen hausnarketak agertzen dira.

    2.- Sormena lan prozesu luze baten emaitza da. Hasieran, ikertzaileak edo zientifikoak hipotesiak idazten ditu; ondoren, hipotesi horiek zuzenak diren edo ez diren jakiteko metodo zientifikoa deitzen dena erabiltzen da; azkenik, teoriak sortzen dira. Denborak aurrera egin ahala, teoria gehienak hobetzen, garatzen eta osotasunean ulertzen joaten dira.

  10. 1- Newtonen asmakizuna izan zen, baina beste baten teorian oinarrituta: Galileoren teorian izan ere. Izan ere, zientzilari honek egindakoa osatu egin zuen.

    2-Hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da. Norbaitek zerbat pentsatzen duenarekin hipotesia asmatzen du, gero frogatu egiten du eta amaitzeko konklusioak ateratzen ditu.

  11. 1-Newtonek eginiko asmakizun bat da, baina Galileok eginiko lan batean oinarrituta. Izan ere, zientzialari honek eginiko lan bat hartu eta osatu egin zuen.

    2-Sormena, hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da. Lehenik eta bein pentsatutakoarekin hipotesi bat egiten da, gero hau frogatu eta bukatzeko konklusioak edo ondorioak atera.

  12. 1- Newtonek eginiko asmakizun bat da, baina Galileok eginiko lan batean oinarrituta. Izan ere, zientzialari honek eginiko lan bat hartu eta osatu egin zuen.

    2- Sormena, hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da. Lehenik eta bein pentsatutakoarekin hipotesi bat egiten da, gero hau frogatu eta bukatzeko konklusioak edo ondorioak atera.

  13. 2.galdera
    1.-Johannes Keplerrek 1596 eta 1619. urteetan planeten inguruko mugimenduaren legeak publikatu zituen. Keplerren lehenengo legeetako bat planetak orbitetan mugitzen direla izan zen. Newtonek Keplerren planeten mugimenduaren azalpena zabaldu zuen grabitatearen legera iristeko.
    Galileo Galileik(1564-1642) frogatu zuen objektu guztiak azelerazio berarekin erortzen direla, eta azelerazio hau erortzen ari den objektuaren masarekiko independentea da. Issac Newtonek kontzeptu hau ezaguna zuen, horregatik denboran zehar grabitatearen teoria bat formulatuko zuen.
    2.-Hausnarketan hipotesiak atera behar dira eta ondoren hauek frogatu. Gainera kontuan hartu behar da batzuetan ezinezkoa dela frogatzea eta jakite hutsarekin konformatu behar dela. Frogatu ondoren arrazoiak eman behar dira. Prozesu hau jarraitzeko zenbaitetan hainbat urte behar dira, baina beste batzuetan gutxiago.

  14. 2.galdera
    1.-Johannes Keplerrek 1596 eta 1619. urteetan planeten inguruko mugimenduaren legeak publikatu zituen. Keplerren lehenengo legeetako bat planetak orbitetan mugitzen direla izan zen. Newtonek Keplerren planeten mugimenduaren azalpena zabaldu zuen grabitatearen legera iristeko.
    Galileo Galileik(1564-1642) frogatu zuen objektu guztiak azelerazio berarekin erortzen direla, eta azelerazio hau erortzen ari den objektuaren masarekiko independentea da. Issac Newtonek kontzeptu hau ezaguna zuen, horregatik denboran zehar grabitatearen teoria bat formulatuko zuen.

    2.-Hausnarketan hipotesiak atera behar dira eta ondoren hauek frogatu. Gainera kontuan hartu behar da batzuetan ezinezkoa dela frogatzea eta jakite hutsarekin konformatu behar dela. Frogatu ondoren arrazoiak eman behar dira. Prozesu hau jarraitzeko zenbaitetan hainbat urte behar dira, baina beste batzuetan gutxiago.

  15. 1.- Ez zen bere asmakizun hutsa izan, izan ere, ordurako Kepler jarduna zen planetak mugitzeko gai zen Eguzkitiko indar magnetiko bati buruz. Newtonen lanek Galileoren lana osatu zuten baita ere, eta lurreko nahiz zeruko mugimenduen oinarriak finkatu zituen.
    Beraz, nahiz eta bera izan lan honen amaierako zatia burutu duena, aurretik beste zientzialariek egindako hausnarketek ere bultzatu zuten ondorioa hauetara iristeko.

    2.- Sormena, zientzian, hausnarketa-prozesu luze baten ondorioa da. Lehenik eta behin, zerbaiten gertaerari buruzko arrazoi posibleak aurkitu behar dira, hau da, gauza bat zergaitik gertatzen den den horren erantzun posibleak aurkitu. Ondoren, arrazoi horiek garatu eta hainbat froga egin behar dira aurretik esandako hori ontzat emateko. Hori gertatzerakoan, teoria bilakatu daiteke. Gertatu daiteke baita ere, Newtoni gertatu bezala, azkeneko bultzada ideia miresgarri baten ondorio izatea, adibidez sagarraren erorketa, baina aurretik lan handia zuen egina.

  16. 1.-Newtonen legeak galileok eginiko lanarekin batera egin zituen hiru lege hauek. Newton konturatu zen bere lege hauek grabitazio unibertsalaren legearekin batera konbinatuz gero keplerren legeak ondorioztatu edo azaldu daitezkela.

    2.-sormena ez da bat-bateko ideia miresgarria zientzian, baina pintatzen ari garela sormena etorri eta pentsatzen duguna pinta dezakegu baina zientzian sormena hausnarketa eta prozesu luze baten ondorioa da. Lehenik eta behin zientzialariek pentsatzen dutena, hipotesiak atera behar dira eta ondoren hipotesi hauek frogatzen sahiatu, frogatzen bazuten justifika dezakete teoria, frogak ez badituzte berriz, ez.

  17. 2. galdera:

    1. Newtonwn lanek beste bi zientzialarien lanak osatu zituen, Galileo eta Keplerrenak hain zuzen ere. Galileoren lanean oinarrituta, lurreko naiz zeruko mugimenduen oinarriak finkatu zituen. Eta Keplerren planeta eta kometei buruzko legeei buruz ondorioak aterazgain, Johannesen teorian oinarrituta, grabitazio unibertsalaren teoria egin zuen.

    2. Sormena zientzian, ez da bat- bateko ideia miresgarri baten ondorioa, ez da gutxi ere. Hasieran, zientzialariak, hipotesi bat sortzen dute eta ondoren, hausnarketa eta ikerketa lan luze baten ondorioz, beren hipotesia zuzen edo oker dagoen frogatzen dute dituzten datuen arabera. Urteak pasa hala, beste zientzaialariek ere teoria horiek zuzendu edo hobetu ditzazkete. Adibide argi bat da Newtonen kasua, beste zientzialarien teoriak hobetu zituelako.

  18. 1. Newtonen asmakizuna berea izan zen baina lanean hasteko beste zientzialari batzuetan inspiratu zen. Hau da, Newtonen grabitazioaren teoria Kepler eta Galileoren ikerlanetan oinarrituta zegoen. Keplerrek planeta eta kometen inguruko legea eman zuen eta Galileon berriz itsasaldiak, gorputzen erorketa eta ilargiaren mugimendua azaltzen zituen. Newtonek egindakoa bi hauen ondorioa zen, bi gizonen ideiak batzen baitzituen.

    2. Sormena oso aldakorra izan daiteke. Gehienetan hainbat ikerketaren ondoren agertzen da, urte asko lanean eman ondoren. Esperimentuak, galdeketak… egin eta gero. Baina batzuetan, gauza batean inspiratuta etortzen da sormen guztia. Hau da, momentu batean gertatu edo ikusitako gauza batekin, burua iluminatzen zaizu eta horrekin bakarrik gauza asko ateratzen dituzu. Sormena denbora askoko gauza ala segundu gutxitakoa izan daiteke. Baina aurkikuntza gehienak denbora asko ikertzen egon eta gero eman dira. Hona iristeko lehenik hipotesi bat egin behar da eta hori frogatzeko milaka froga egin ondoren, teoria bat asmatzen da eta hori jada sormena dela esango genuke. Beraz, sormena hausnarketa prozesu luze baten ondorioz agertzen da.

  19. 1. Newtonen asmakizuna berea izan zen baina lanean hasteko beste zientzialari batzuetan inspiratu zen. Hau da, Newtonen grabitazioaren teoria Kepler eta Galileoren ikerlanetan oinarrituta zegoen. Keplerrek planeta eta kometen inguruko legea eman zuen eta Galileon berriz itsasaldiak, gorputzen erorketa eta ilargiaren mugimendua azaltzen zituen. Newtonek egindakoa bi hauen ondorioa zen, bi gizonen ideiak batzen baitzituen.

    2. Sormena oso aldakorra izan daiteke. Gehienetan hainbat ikerketaren ondoren agertzen da, urte asko lanean eman ondoren. Esperimentuak, galdeketak… egin eta gero. Baina batzuetan, gauza batean inspiratuta etortzen da sormen guztia. Hau da, momentu batean gertatu edo ikusitako gauza batekin, burua iluminatzen zaizu eta horrekin bakarrik gauza asko ateratzen dituzu. Sormena denbora askoko gauza ala segundu gutxitakoa izan daiteke. Baina aurkikuntza gehienak denbora asko ikertzen egon eta gero eman dira. Hona iristeko lehenik hipotesi bat egin behar da eta hori frogatzeko milaka froga egin ondoren, teoria bat asmatzen da eta hori jada sormena dela esango genuke. Beraz, sormena prozesu luze baten ondorioz gertatzen da.

  20. 1-Bai,Newtonen lana da,baina,galileon lanetaz baliatu zen,lurreko edo zeruko oinarriak finkatuz.
    2-hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da.lehenik hipotesiak atera behar dira eta gero frogatu.

  21. Eneko Iparragirre

    1.-Isaak Newtonen aurkikuntza garrantzitsuena bi gorputzen arteko erakarpen indarrean datza. Honek dio, gorputz horien masa handitzean, erakarpen indarra ere haunditu egiten dela. Era berean, elkarren arteko distantzia handitzean erakarpen indarra txikitu egiten dela.Horrela, formula bat sortu zuen: F=G.m.m´/d2

    G konstantea txikia denez bi masa txikien arteko erakarpen indarra ez da begibistakoa. Aldiz, masa bat handia denean, hots lurraren kasuan bezala, erakarpen hori nabaria da, hain zuzen lurraren grabitazio indarra izenez ezaguna dena. Azelerazio indarra, g=9,8m/s2 izanik.

    2.- Gorputz batek higidura duenean indarrak etenik gabe eragiten dio, hau da ilargiaren eta lurraren arteko kasua.

    Soka batez lotutako pilota bati indarra eraginez gero, pilota zirkuluak osatuz biraka hasiko da. Soka askatuko bagenu, inertziaz, pilotak bere bidea jarraitu eta orbita galduko luke. Hauxe da lurraren eta ilargiaren artean gertatzen dena, sokaren ordez lurrak ilargia erakarpen indarrarekin mantentzen du orbitan, indar zentripeta deritzonarekin, eta horrela ilargia mugimenduan dagoenez, ez da erortzen ez eta orbitatik desbideratzen.

  22. Eneko Iparragirre

    1.- Garai horietan zegoen gai garrantzitsuenetakoa zen grabitatea eta erakarpenarena. Ordu arte Keplerrek jardun zuen planetak mugitzearen arrazoi eta teorian, baina Nwetonek lortu zuen teoria guztia borobiltzea. Horrez gain lortu zuen Galileok azaldutako gorputzen erorketa, ilargiaren mugimendua etb. arrazoitzea ere. Ala ere ez zen lortu zergatik erakartzen ziren bi gorputz eta nola azaldu grabitazioa.

    2.-Hausnarketa-prozesu luze eta sakona izaten da. Lehenik eta behin ideia bat eduki beharra da, hipotesi bat asmatzeko. Eta teoriara iristeko hipotesia arrazoitu beharra dago. Beraz, przesu luze dela esango nuke.

  23. 1.- Newtonek grabitazioaren teoria osatzeko Johannes Kepler matematikariak aurkitutako planeten mugimenduen hiru legeak aztertzen zebilela ateratako ideietatik sortutako teoria da, Galileoren lana osatuaz. Gainera, grabitazioari buruzko teoriarik zehatzena dela esan daiteke, zenbaki zuzenak ematen dituelako.

    2.- Sormena, zientzian, ez da bat-bateko ideia miresgarri baten ondorioa, hausnarketa-prozesu luze batena baizik. Hasieran aurkeztu eta azaldutako ideiak, usteak eta hipotesiak frogatu egin behar dira egiaztatzeko, jendeak sinistu ditzan eta ontzat eman ditzan. Horrela, gero teoriak sortuko dira. Denborarekin, eta zientziari esker jasotzen den informazio berriarekin, teoriak berritzen edo osatzen joan ohi dira.

  24. 1.-Nahiz eta Newtonek garrantzi handia eduki teoria honetan, Galileo Galilei zientzialariaren ikerketik gabe ez zuen lortuko. Honez gain Kleperren planeta eta kometei buruzko legeak ere asko balio izan zion.
    2.-Sormenak zientzian, bai bat bateko ideiaren eta hausnarketa prozesuak balio du. Lehenik ideaia hori etorri eta ondoren hausnarketa prozesua egin beharko zenuke bai hipotesiak eta bai teoriak lortu ahal izateko.

  25. 1.- Grabitazioaren teoria ez zen bere asmakizun hutsa izan, Newtonen lanek Galileoren lana osatu zuten.

    2.- Hausnarketa-prozesu luze baten ondorioa da zientzia.

  26. 1.- Ez zen izan bere asmakizun hutsa, izan ere, ordurako Kepler jarduna zen planetak mugitzeko gai zen Eguzkitiko indar magnetiko bati buruz. Newtonen lanek Galileoren lana osatu zuten baita ere, eta lurreko nahiz zeruko mugimenduen oinarriak finkatu zituen.
    Beraz, nahiz eta bera izan lan honen amaierako zatia burutu duena, aurretik beste zientzialariek egindako hausnarketek ere bultzatu zuten ondorio hauetara iristeko.

    2.- Sormena, zientzian, hausnarketa-prozesu baten ondorioa da. Lehenik eta behin zerbaiten gertaerari buruzko arrazoi posibleak aurkitu behar dira, hau da, gauza bat zergaitik gertatzen den horren erantzun posibleak aurkitu. Ondoren arrazoi horiek garatu eta hainbat froga egin behar dira aurretik esandako hori ontzat emateko. Hori ontzat emanda, teroia bilakatu daiteke. Gertatu daiteke baita ere, Newtoni gertatu bezala, azkeneko bultzada ideia miresgarri baten ondorio izatea, adibidez sagarraren erorketa, baina aurretik lan handian zuen egina.

  27. Uxue Telletxea

    1.- Nahiz eta Aristotelesen eta eskolastikoen oxiomen oinarriarekin kontraesanean egon, Kepler matematikariaren teoria ondorioztatu (planeta eta kometen lega) eta Galileoren lana (gorputzen erorketa, Ilargiaren mugimendua…) osatu zuen, beraz, aurretik lanari buruzko gauza batzuk aztertuta zeudenez, ez zen Newtonen asmakizun hutsa izan nahiz eta oso asmakizun handia eta garrantzitsua izan. Gainera, 1798. uretan izan zuen Cavendis-ek teoria frogatzeko aukera metalezko bi esferarekin.

    2.- Zientzian sormenak bide luze bat darama. Lehenik eta behin, hipotesi bat eduki behar da. Ondoren, informatu eta frogak egin. Jarraian, teoria sortu behar da, eta azkenik, teoria hori frogatu behar da egia dela frogatzeko. Honek denbora asko eskatzen du, eta baita pazientzia eta gogoak ere, beraz, prozesu luze eta gogor bat da sormena.

  28. Aizea Paulin

    1.- Teoria askorekin batera atera zituen bere legeak, Galileok eginiko lana osatu, kometa eta planeta batzuei buruzko legea… honek ondorioak atera zituen.

    2.-Ez da bat bateko ideia miresgarriaren ondorioa. Hausnarketa luzea du, honi hipotesia deitzen zaio eta gero bakoitzak bere ikerketak egiten ditu, bere haiserako hipotesia frogatzeko, azkenin bere frogak aurkeztuta, bere lehengo hipoteisia frgoa dezake, eta onodrio berriak atera ere.

  29. 1.-Isaac Newtonek berak bakarrok asmatu zuen teoria hau, baina haurretik beste zientzialari batzuk egindako teoriak behar izan zituen berea sortzeko. Esaten dutenez, Newton unibertsitatean zegoenean, burura sagar bat erori omen zitzaion eta honen bidez pentstu zuen sagarra lurrera erortzeko indar baten batek egon behar zuela, eta honen ondorioz, teoria asmatzea okurritu zitzaion.

    2.-Lehenik eta bein, zientzialariek hipetesi bat asmatzen dute, ondoren frogak biltzen dituzte hipotesia betetzen den bai ala ez jakiteko, eta azkenik, teoria egiten da. Beranduago, beste zientzialari batzuek teoria hobetzen dute.

  30. 1.-Newtronek , lehendik beste ikertzaile batzuek eginiko ikerketa batzuei esker asmatu zuen teoria.

    2.-Hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da. Hasieran hipotesiak bilatu behar dira, eta ondoren ikerketak eginez hipotesi horiek frogatu behar dira.

  31. 1. Galileok egindako hainbat ikerketetan oinarritu zen Newton, hori gabe ez zuen lortuko seguruenik. Kleperren legeak edo teoriak ere oso lagungarri gertatu zitzaizkion azkenik bere teoria sortzeko.

    2. Zientzian hipotesi batekin hasten dira ikerketa lan guztiak. Gero informazia lortu, ikertu, frogatu eta ondori bat atera behar da. Ondorio horretan oinarrituta teoria bat atera. Azkenik, teoria lortu. Denbora luzea pasatzen da ikerketa guztia bukatzen.

    Iker Otamendi DBH 4A

  32. Aitzol Arzallus

    1.-Newtonek beste zientzialari batzuen lanak behar izan zituen bere teoria asmatzeko. Esaten dutenez, unibertsitaten zegoela sagar bat erori omen zitzaion buru gainera, eta honen ondorioz, bururatu zitzaion teoria hau sortzera, baina horretarako, beste zientzialari batzuek haurretik egindako lana erabili behar izan zuen.

    1.-Lehenik eta bein zientzialari batek hipotesi bat sortzen du, ondoren informatu eta frogak biltzen hasten da. Ondoren, teoria sortzen du eta teoria hori frogatzen saiatzen da. Hau guztia egiteko zientzialari batek denbora luzea pasatzen du.

  33. 1.- Egia da Issac Newtonen hainbat lan, beste zientzialari batzuen osaketa izan dela, izan ere, grabitazio-teoriaren kasuan adibidez, Kepler zientzialaria, aurrez, jarduna zen planetak mugitzeko gai zen Eguzkitiko indar bati buruz. Hala ere, teoria honen biribiltzea Newtonek egin zuen, horregatik esaten dugu bera izan zela teoria honen sortzailea, betiere aurretik lanean aritu zirenak ahaztu gabe.

    2.- Orokorrean sormena bat-bateko ideia miresgarri baten ondorioa da, baina zientzian sormenak ez du esanahi bera. Zientzian sormenak atzetik hausnarketa-prozesu luzea du eta hausnarketa horretan, lehenik, ikertu nahi denaren hipotesia egiten da, gero hipotesi hori frogatu eta azkenik, frogatu denaren baitan teoria bat sortzen da. Azken hau zientzialarien sormena izango litzake.

  34. 1.- Egia da Issac Newtonen hainbat lan, beste zientzialari batzuen osaketa izan dela, izan ere, grabitazio-teoriaren kasuan adibidez, Kepler zientzialaria, aurrez, jarduna zen planetak mugitzeko gai zen Eguzkitiko indar bati buruz. Hala ere, teoria honen biribiltzea Newtonek egin zuen, horregatik esaten dugu bera izan zela teoria honen sortzailea, betiere aurretik lanean aritu zirenak ahantzi gabe.

    2.- Orokorrean sormena bat-bateko ideia miresgarri baten ondorioa da, baina zientzian sormenak ez du esanahi bera. Zientzian sormenak atzetik hausnarketa-prozesu luzea du eta hausnarketa horretan, lehenik, ikertu nahi denaren hipotesia egiten da, gero hipotesi hori frogatu eta azkenik, frogatu denaren baitan teoria bat sortzen da. Azken hau zientzialarien sormena izango litzake.

  35. ITSASO ALDAI LANDA

  36. 1.-Issac Newtonek beste zientzialari batzuen lanari esker osatu zuen teoria. Hori dela eta nire ustez, ez da bere asmakizuna, hau da haurretikan ez bazuten lan horien egin beste zientzialari horiek, issac, ez zen gai izango hau egiteko.
    2.- Hau guztia patxadaz egin behar da bestela gaizki ateratzeko, hau da lehenik eta behien, ondo pentsatu, gero aurnasketa bat egin eta ondoren informatzen hasi, gero hipotesi bat bota eta bukatzeko hipotesi hori baieztatu egin behar da

  37. 1- Grabitazioaren teoria berea izan zen, baina hainbat zientzialarien ikerketa eta teorian oinarritu zen bere legea osatzeko. Kepler hasi zen teoriarekin, baina bere teoriak esanahi zinematikoa baino ez zuen. Newtonek, berriz Keplerren legeei esanahi dinamikoa gehitzea lortu zuen. Hala ere, hau lortzeko hainbat zientzialarirekin batera egin zuen lan.

    2- Sormena lan prozesu luze baten emaitza da. Hasieran, hipotesiak idazten dira, gertatuko denaren ustezko teoria bilatzen da. Ondoren, arrazoiak garatu eta frogatzeko metodo zientifikoa erabiltzen da eta bukatzekjo teoriak osatzen dira. Hauek urteen poderioz garatzen joan daitezke.

  38. Ane Dehesa

    1. Ez zen Newtonen asmakizun hutsa izan, hau da, beste zientzialari batzuen laguntzaz baliatu zen, Johannes Kepler alemanaren laguntzaz, hain zuzen ere. Ordurako, Kepler planeten eta Eguzkiaren arteko indar magnetikoari buruz jarduna zen. Gainera, Newtonen teoria honek Keplerrek planeta eta kometen gainean emandako legeak ondorioztatzeaz gain, itsasaldiak, Galileok azaldutako gorputzen erorketa, Ilargiaren mugimendua eta abar ere azaltzen zituen.

    2. Sormena hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da. Hasteko, jakin nahi duzun zerbaiti buruzko hipotesi bat egun behar da. Ondoren, informazioa bildu, ikerketak egin eta zure jakin-min horren erantzun posibleak bilatu. Jarraian, lortutako informaziotik teoria atera eta bukatzeko teoria hori frogatzen duten arrazoiak bildu. Beraz, hau guztia egiteko denbora asko behar da, eta prozesu luze bat da.

  39. 1.- Grabitazioaren teoria aipatzen dugunean, Newton zuhaitz baten azpian eta sagar bat erotzen imajinatzen dugu. Izan ere, grabitazioaren teoriaren sortzailea izan zen. Baina honek, teoria hau egin ahal izateko beharrezkoa izan zuen beste bi ikertzaileen laguntza, Johannes Keplerren planeten mugimenduen legeen sortzailea eta Galileo. Hau dela eta, oso garrantsitzua da azke bi gizon hauek eginiko lana, bestela Newtonek ez zuelako seguruenik grabitazioaren teoria asmatuko.
    2.- zientzian bat-bateko ideia miresgarririk ateratzea egokia da. Newton dugu adibide egokitzat, sagar bat zuhaitz batetik erortzen ikusi eta ideia etorri zitzaion burura. Ikertzeko googa, motibazioa zuen eta pazientzia askorekin, izugarri pila irakurriz, beste zientzialari batzuen laguntzaz azkenean lortu zuen teoria bat sortzea. Egia da bat-bateko idea izan zela hasieran proiektuarekin hasteko motibatzea lortu zion hori, baina handik teoria amaitutzat heman arte urtetako hausnerketa-prozsu luze bat jarraitu behar izan zuen eta batez ere eginiko guztia frogatu zuen. Izan ere, zientziak teoria edo ideia bat oartzeko frogatuta egon behar du, usteak ez du ezer balio zientzia munduan.

  40. 1.Beste zientzialari batzuetan oinarrituta zegoen:Galileok ateratako teoriak erabiliz, bere teoria lortu zuen. Kleperren ideiak ere asko lagundu zuten zientzialari ingelesari
    2.Ausnarketa-prozesu luze baten ondorioa da. Lehenik hipotesi bat atera behar da. Gero, hipotesi hori frogatu egin behar da. Azkenik teoria lortu behar da.

    Imanol martin dbh 4b

  41. 1.-Besteak beste, Newtonen lanek Galileoren lana osatu zuen, lurreko eta zeruko mugimenduen oinarriak finkatuz. Bestalde, grabitazioaren inguruan, ordurako, Kepler jarduna zen planetak mugitzeko gai zen Eguzkitiko indar magnetiko bati buruz. Baina, puntu honetan, Newtonek irtenbide zorrotz bat proposatu zuen: grabitazio unibertsalaren legea.

    2.-Zientzian, sormena hausnarketa-prozesu luze baten ondorioa da. Hasiera batean, hipotesi bat botatzen duzu. Zure hipotesi hori frogatzeko, proba ezberdinak, informazio biltzea… egin behar duzu. Amaitzeko, behin frogatu duzunean, teoria bat sortzen da. Bide hori egiteko, denbora behar da, prozesu luzea baita. Baina teoria hauek izan dezakete zerbait berria eransteko, inoz ez dugulako zientzian erabateko azalpenik lortuko.

  42. 1. Newtonen asmakizuna izan zen, lehenengo sagarra erori baitzizaion eta honen bidez jakin baizuen.

    2. Prozesu nahiko luzea da, lehenengo hipotesia azaldu behar baita eta gero hipotesia frogatu behar da.

  43. 1.Grabitatzioaren teoria berea izan zen, baina beste ikerketeten laguntzarekin osatu zuen. Newtonek kepleren teoria dinamikoa gehitu zuen.
    2.Sormena hausnarketaren prozesua nahiko luzea da. Lehenengo hipotesia bota behar da, gero hipotesi hori frogatu hainbat proba eginez eta azkenik teori bat osatu behar izaten da.

    (Epez kanpo)

  44. NAIMA MOJTAR

    1. galderaren erantzuna: Ez zen asmakizun hutsa izan. Newtonek, Galileoren lana osatu zuen baina beti ere, Keplerren lanetan oinarrituta. Nahiz eta Newtonek lana bukatu lan guztia ez zen berea izan.

    2.galderaren erantzuna: Zientzian, sormena hausnarketa-prozesu luze baten ondorioa ada. Lehenbizi, zerbait gertatzearen arrazoiak topatu behar dira eta honen ondoren arrazoi horiek garatu. Hala ere teoria bat osatu ahal izateko, aurretik esandaho guztia frogatu behar da.
    (2.aukera)

  45. Unai naz

    1.Newtonena izan zen, baina besteen lanetan oinarritu zen berea egiteko.

    2. Batzuek donak dituzte bat-batean pentsatzeko, baina berez denbora luzez egon behar da pentsatzen, lehenengo hipotesia, gero hori frogatu… eta azkenik teoria sortu.

    (epez kanpo)

  46. 1-Newtonek asmatu zuen baina besteen lanak ere erabili zituen.
    2-Denbora luzez egoten dira hausnartzen gahienetan baina batzuetan bat batean etorritako sormena da.

    (Epez kanpo: zure izena?)

  47. 1-Newtonek asmatu zuen baina beste zientzialari batzuen lanek ere lagundu zioten.
    2-Gehienetan hausnarketa luze baten ondorio izaten da baina batzuetan sormena bat batean etorria da.
    (Epez kanpo: zure izena?)

  48. 1.- Newtonek ez zuen asmatu Galileo eta Keplerrenak hain zuzen ere.
    2.- Sormena, zientzian, hausnarketa-prozesu luze baten ondorioa da. Lehenengo hipotesia azladu behar da eta gero praktika egiten da.

  49. haritz uribe

    1-ez zuen newtonek asmatu, beste zientzialari batzuen lanetan oinarritu zen grabitazioaren teorema lantzeko.Galileo eta kleperren ain zuzen ere.
    2-hausnarketa luze baten ondorioa da.aurrena hipotesiek egin behar dira eta ondoren hipotesi horiek frogatu.

  50. gaizka ezponda

    1.-Newtonek beste zientzialari batzuen lanak behar izan zituen bere teoria asmatzeko. Esaten dutenez, unibertsitaten zegoela sagar bat erori omen zitzaion buru gainera, eta honen ondorioz, bururatu zitzaion teoria hau sortzera, baina horretarako, beste zientzialari batzuek haurretik egindako lana erabili behar izan zuen.
    2.-Lehenik eta bein zientzialari batek hipotesi bat sortzen du, ondoren informatu eta frogak biltzen hasten da. Ondoren, teoria sortzen du eta teoria hori frogatzen saiatzen da. Hau guztia egiteko zientzialari batek denbora luzea pasatzen du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: