Zer dela eta ez da Ilargia erortzen?

1. galdera:  

Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: “Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona”. Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela.

1.- Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

2.- Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?

Egindako bi galderak  erantzun eta argudia itzazu.

Animo!


Posted on 2012/03/19, in DBH-4. Bookmark the permalink. 50 iruzkin.

  1. 1.- Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da.
    2.- Unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute, grabitazio-indarrez bidez, eta indar hori erortzen ari den harri baten eta Lurraren arteko indarraren parekoa da; beraz, planetetan eragina duten indar zentripetoak ez dira Eguzkiak eragindako grabitazio-erakarpena baino

  2. 1- Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da. Honek gure gorutzean pisua sortzen digu. 1679. urtean, Isaac Newton ingelesak honi buruz lanean hasi zen. Bertan Johannes Kepler matematikariaren planeten mugimenduen legeak aztertu zituen eta hainbat zientzialarirekin batera lan egin zuen eta horrela grabitate unibertsala definitu zuen ekuazio batekin.

    2- .Grabitazioak mantentzen ditu lurra planeta eta beste platenak orbitan Eguzkiaren inguruan. Hau da, unibertoko gorputz guztiek elkar
    erakartzen dute, beraz planetak ez dira erortzen.

  3. 1. Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da. Honek gorputzean daukagun pisua sortzen digu.
    1679. urtean, Isaac Newton ingelesak azterlanak egiten hasi zen, gai honi buruz. Bertan Johannes Kepler matematikariaren planeten mugimenduen legeak aztertu zituen eta zientzialari askorekin lanean aritu zen. Newton izan zen Grabitazio Unibertsalaren legean hurbilketa handien eman zuena. Hori definitzeko ekuazio bat asmatu zuen.

    2.Grabitazioak mantentzen ditu lurra planeta eta beste platenak orbitan eguzkiaren inguruan. Hau da, planeta guztiak grabitazio indarra daukatenez elkarren artean ez dira erortzen.

  4. 1.- Gure Lur planetak erakarpen indarra du, eta honen ondorioz, airean dauden materiak erakartzen ditu lurrera iritsi arte. Newtoni sagarrarekin gertatu zitzaiona bezala: sagarra airean zegoen momentuan, grabitazio indarrak lurrera erakarri zuen.
    2.- Unibertsoan bestelako erakarpen indarrak ere badaudelako. Adibidez, eguzkiak indar zentripetoa du eta honek ilargiari ere eragiten dionez, ilargia ez da lur gainera erortzen.

  5. 1.galdera:

    1.- Terminologia zientifikoan, grabitazioa gorputzek euren artean duten erakarpen eragina da. Grabitatea, aldiz, grabitazioak masadun gorputzetan eragindako erakarpen indarra da. Hala ere, eguneroko erabileran grabitatea erabiltzen da bi kontzeptu hauek izendatzeko.

    2.- Grabitazioa eguneroko bizitzan nabaritzen dugu, gorputzetan pisua sortzen baitu. Grabitazioak mantentzen ditu Lurra eta beste planetak orbitan Eguzkiaren inguruan, ILARGIA Lurraren inguruan gainera erori gabe, itsasaldiak sortzen ditu, izar eta planeten barnealdea berotzen du eta beste hainbat fenomeno natural eragiten ditu.

  6. 1- Grabitazio indarra bi gorputzen harteko erakarpen indarra da. Horregatik pisua duten gauzak lurrera oritzen dira.

    2-Indar zentripetoa duelako. Hau da, planeta eta izar guztiak euren arteak dute indarra eta horregatik ez dira lurrera eroitzen.

  7. 1.galdera
    1.- Issac Newtonek esan zuen naturak azelerazio konstanteaz eragiten zuela objektuen erortzea. Indarrak mantentzen dituela planetak eta izarrak. Ideia honek eraman zuen bere lehen teoria sortzera:
    F grabitatearen indarra da, m1 eta m2 bi objekturen masa dira(kilogramoetan); r bi objektuen arteko masa separatzen duen distantzia da, eta G grabitatea.
    Indarra lortzeko, grabitatea bider (bi masak gehitu) eta distantzia ber bi egin behar da.
    2.- Planeta guztiak eguzkiaren orbitan mantentzeko, grabitate indarra dago.

  8. -Zer dela eta ez da ilargia erortzen?
    1. galdera
    1.-Isaak Newtonen aurkikuntza garrantzitsuena bi gorputzen arteko erakarpen indarrean datza. Honek dio, gorputz horien masa handitzean, erakarpen indarra ere haunditu egiten dela. Era berean, elkarren arteko distantzia handitzean erakarpen indarra txikitu egiten dela.Horrela, formula bat sortu zuen: F=G.m.m´/d2

    G konstantea txikia denez bi masa txikien arteko erakarpen indarra ez da begibistakoa. Aldiz, masa bat handia denean, hots lurraren kasuan bezala, erakarpen hori nabaria da, hain zuzen lurraren grabitazio indarra izenez ezaguna dena. Azelerazio indarra, g=9,8m/s2 izanik.

    2.- Gorputz batek higidura duenean indarrak etenik gabe eragiten dio, hau da ilargiaren eta lurraren arteko kasua.

    Soka batez lotutako pilota bati indarra eraginez gero, pilota zirkuluak osatuz biraka hasiko da. Soka askatuko bagenu, inertziaz, pilotak bere bidea jarraitu eta orbita galduko luke. Hauxe da lurraren eta ilargiaren artean gertatzen dena, sokaren ordez lurrak ilargia erakarpen indarrarekin mantentzen du orbitan, indar zentripeta deritzonarekin, eta horrela ilargia mugimenduan dagoenez, ez da erortzen ez eta orbitatik desbideratzen.

    Zientzialarien ekarpenak.
    2.galdera:
    1.- Garai horietan zegoen gai garrantzitsuenetakoa zen grabitatea eta erakarpenarena. Ordu arte Keplerrek jardun zuen planetak mugitzearen arrazoi eta teorian, baina Nwetonek lortu zuen teoria guztia borobiltzea. Horrez gain lortu zuen Galileok azaldutako gorputzen erorketa, ilargiaren mugimendua etb. arrazoitzea ere. Ala ere ez zen lortu zergatik erakartzen ziren bi gorputz eta nola azaldu grabitazioa.
    2.-Hausnarketa-prozesu luze eta sakona izaten da. Lehenik eta behin ideia bat eduki beharra da, hipotesi bat asmatzeko. Eta teoriara iristeko hipotesia arrazoitu beharra dago. Beraz, przesu luze dela esango nuke.

  9. 1. 1679. urtean, Isaac Newtonek 23 urte zituela Woolstorpera joan zen ikastera eta han mekanika lanei ekin zion berriro ere. Kanpoan zegoela burura sagar bat erori zitzaion eta hau ikusita burutatu zitzaion grabitazio-indarrari buruzko hipotesia. Lan hau Johannes Kepler matematikariarekin egin zuen eta planeten mugimenduen legeak aztertu zituen. Gravitas hitz latinoa erabili zuen (pisua), eta grabitate unibertsala definitu zuen ekuazio honekin:
    F=G·(m·M/r2)

    F: indarra
    G: konstante bat
    m eta M: bi objektuen masak
    r: euren artean dagoen distantzia.
    Lan honetan ikusi zuenez, Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da eta lurra, eguzkia, ilargia eta beste hainbat planeta bere orbitan mantentzen ditu. Gainera itsasaldiak ere baldintzatzen ditu.
    Newtonek Dinamikaren bere legeak aplikatu zituen eta Keplerren legeak kontutan harturik, frogatu ahal izan zuen planeta bati Eguzkiaren inguruko orbitan eusten dion indar zentrala txikiagotu egiten dela planeta honen eta Eguzkiaren arteko distantzia handiagotzean eta bestalde planetaren masarekiko proportzionala dela. Laburtuz: Edozein bi gorputzen arteko erakarpen indarra, beren masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala eta grabitate zentroen distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da.

    2. Ilargia lurreko grabitate indarrak erakartzen du, eta ez da erortzen. Hori eguzkiak ere erakartzen duelako da. Espazioan beste milaka indar daudelako. Lurrak bere aldera erakartzen du ilargia baina aldi berean, beste aldean eguzkia dago eta bere aldera ere erakartzen du. Beraz, ilargia hor geratzen da.

  10. 1.-Grabitazioa eta grabitatea desberdinak dira.
    Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da. Grabitazio-unibertsalari buruzko legearen arabera, objektu guztiak elkar erakartzen dute.
    Grabitateak Unibertsoko gauza guztien mugimendua zuzentzen du. Hona hemen Newtonen ekuazioa
    F= G franc1 m2r2
    non F indarra den, G konstante bat, m1 eta m2 bi objektuen masak eta r euren artean dagoen distantzia.
    Gravitas hitz latinoa erabili zuen (pisua esan nahi duena)
    Grabitaterik gabe, ez dago pisurik. Grabitatea erakarpen indarra da.
    2.- Beraz grabitazioari esker mantentzen dira Lurra eta beste planetak orbitan Eguzkiaren inguruan.

  11. 1-Grabitazioa materiaz osatutako gorputzen erakarpen indarra da,hori definitzeko ekuazio bat asmatu zuen.
    2-Unibertxoan bestelako erakarpen indarrak daudelako,planeta guztiek erakarpen indarra dutelako.

  12. Eneko Iparragirre

    1.-Isaak Newtonen aurkikuntza garrantzitsuena bi gorputzen arteko erakarpen indarrean datza. Honek dio, gorputz horien masa handitzean, erakarpen indarra ere haunditu egiten dela. Era berean, elkarren arteko distantzia handitzean erakarpen indarra txikitu egiten dela.Horrela, formula bat sortu zuen: F=G.m.m´/d2

    G konstantea txikia denez bi masa txikien arteko erakarpen indarra ez da begibistakoa. Aldiz, masa bat handia denean, hots lurraren kasuan bezala, erakarpen hori nabaria da, hain zuzen lurraren grabitazio indarra izenez ezaguna dena. Azelerazio indarra, g=9,8m/s2 izanik.

    2.- Gorputz batek higidura duenean indarrak etenik gabe eragiten dio, hau da ilargiaren eta lurraren arteko kasua.

    Soka batez lotutako pilota bati indarra eraginez gero, pilota zirkuluak osatuz biraka hasiko da. Soka askatuko bagenu, inertziaz, pilotak bere bidea jarraitu eta orbita galduko luke. Hauxe da lurraren eta ilargiaren artean gertatzen dena, sokaren ordez lurrak ilargia erakarpen indarrarekin mantentzen du orbitan, indar zentripeta deritzonarekin, eta horrela ilargia mugimenduan dagoenez, ez da erortzen ez eta orbitatik desbideratzen.

  13. 1.-Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da. Sagarra airean zegoen momentuan grabitazio indarrak lurrera erakarri zuen bezala, Lur planetak airean dauden materia ezberdinak erakartzen ditu, erakarpen indarra duelako lurrak.
    2.-Ilargiaren eta Lurraren artean ez dagoelako horrelako erakarpen indarrik, beste materiekiko bakarrik baitu erakarpen hori.

  14. 1. Grabitatea, lurrak, objetuei bere zentrura egiten dien indarrari deritzo. Newtonek proposatu zuen lege hau 17. mendean. Grabitatea pisuarekin lotuta dago.

    2. Ilargiaren mugimendua da grabitate indarra deusestatzen duena, orbitan mantentzen duena. Baitaere, planeta guztiak grabitate indarra dutenez, beraien artean indarra eragiten diote, eta ilargia ez da erortzen

  15. 1. Grabitatea, lurrak, objetuei bere zentrura egiten dien indarrari deritzo. Newtonek proposatu zuen lege hau 17. mendean. Grabitatea pisuarekin lotuta dago.

    2. Ilargiaren mugimendua da grabitate indarra deusestatzen duena, orbitan mantentzen duena. Baitaere, planeta guztiak grabitate indarra dutenez, beraien artean indarra eragiten diote, eta ilargia ez da erortzen

    Iker Otamendi DBH 4A

  16. 1.- Grabitate-indarra materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da. Newtonek 23 urte zituenenan sagar bat erori zitzaion eta gertatu zena ikertuz hipotesi bat bururatu zitzaion: Erortzen den objetu baten pareko indarrez erakartzen badu Lurrak Ilargia rta indar beraz erakartzen baditu Eguzkiak Lurra eta zeruan dauden gainontzekoak, ez dugu bestelako indarrik beharko, grabizio-printzipioa beteko da.

    2.-Unibertsoan dauden gorputz guztiek elkar erakartzen dute, grabitate-indarraren bidez, eta indar hori erortzen ari den harri baten eta Lurraren arteko indarraren parekoa da. Planetak elkarren artean erakartzen badira, Ilargia ere erakarriko dute, horrela airena mantenduko da eta ez da Lurrera eroriko.

  17. 1.- Sagarra airean zegoen momentuan grabitazio indarrak lurrera erakarri zuen bezala, Lur planetak erakarpen indarra du eta airrean dauden materiak erakartzen ditu lurrera.
    2.- Ilargiaren eta Lurraren artean ez dagoelako erakarpen indarrik, beraien barnean beste erakarpen mota batzuk ere badaude baina elkarren artean ez.

  18. 1.- Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da. Eguneroko bizitzan nabaritzen dugu, erabiltzen ditugun gorputzetan pisua sortzen duelako. Hortik dator, hain zuzen ere, Newtonek bota zuen lehen hipotesia. Izan ere, zuhaitz batetik sagar bat erori zitzaion, eta horren zergatia aztertzea erabaki zuen. Horretarako, 1679. urtean Johannes Kepler-en planeten mugimenduen legeak aztertu zituen, hainbat zientzialarirekin batera lan eginez. Lehenik liburu batean argitaratu zituen bere lehen ikerketak eta, ondoren, beste liburu batean, lehen hausnarketak agertu ziren. Azken liburu honetan Unibertsoaren hiru mugimendu legeak ezarri zituen, eta grabitate unibertsala definitu zuen guk ikusi berri dugun ekuazio batekin. Ekuazio hau, bi gorputzen artean dagoen indarra neurtzeko da, eta honela dio:
    indarra = grabitatea x (lehenengo gorputzaren masa x bigarren gorputzaren masa) / elkarren arteko distantzia ber 2.
    Beraz, grabitate indarra ezberdina da Lurrean eta Ilargian, masa ezberdina baitute.

    2.- Ilargia ez da Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita, grabitazioak ez duelako Ilargia Lurrera erakartzen, are gehiago, Lurra eta gainerako planetak orbitan Eguzkiaren inguruan mantentzen ditu. Izan ere, Unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute grabitazioaren eraginez eta, beraz, planetak ez dira erortzen, mantendu egiten dira.
    Ilargiak Lurrari ez balioke grabitate indarrik eragingo eta indar hori egiten duen bakarra Lurra izango balitz, orduan, Ilargia lurrera eroriko litzake. Hori da gure planetan edozein objekturekin gertatzen dena: objektuek ez dute grabitate indarrik eragiten, baina Lurrak bai, hori dela eta, objektuak lurrera erortzen dira, ez dira airean mantentzen.

  19. 1.- Newtonen arabera, grabitate-indarrak objektuen mugimenduan eragiten du eta bere ustez, unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute grabitazio-indarraren bidez. Hau da, planetetan eragina duten indar zentripetoak ez dira Eguzkiak eragindako grabitazio-erakarpena baino(grabitazio unibertsalaren teoria).

    2.- Ilargia ez da Lur gainera erortzen Lurraren inguruan biratzean indar zentrifugoa sortzen baita, erakarpen-indarraren magnitude berdinekoa baina kontrako norantzakoa.

  20. 1.- Newtonen arabera, grabitate-indarrak objektuen mugimenduan eragiten du eta bere ustez, unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute grabitazio-indarraren bidez. Hau da, planetetan eragina duten indar zentripetoak ez dira Eguzkiak eragindako grabitazio-erakarpena baino (grabitazio unibertsalaren teoria).

    2.- Ilargia ez da Lur gainera erortzen Lurraren inguruan biratzean indar zentrifugoa sortzen baita, erakarpen-indarraren magnitude berdinekoa baina kontrako norantzakoa.

  21. Uxue Telletxea

    1.-Materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da grabitazioa. Honi esker mantentzen dira gure oinak lurrean, eta honi esker biratzen dira planetak. 1679.urtean, Isaac Newtonek hasi zuen azterlanari esker ezagutzen da gaur egun. Beste zientzialari batzuek lortu ez zutena deszifratzea lortu zuen: bere uztez, baldin eta erortzen den sagar horren jaurtigai baten pareko indarraz erakartzen badu Lurrak Ilargia eta baldin eta indar beraz erakartzen baditu Eguzkiak Lurra eta zeruko gainerako gauzak, orduan ez dugu bestelako indar kosmikorik edo hasierako eragilerik beharko, eta horrela, grabitazio printzipio bateratzaile eta unibertsala sortu zuen.

    2.- Lurrak Ilargia erakartzen du, eta indar hori bakarrik egongo balitz Ilargia Lurrera eroriko litzake, baina Eguzkiak ere erakartzen du Ilargia beregana, eta beste planetek ere erakartzen dute satelitea nahiz eta ez egin intentsitate beraz distantzia desberdina dutelako, baina ahala ere, bere tokian mantentzen da erori gabe, Lurraren inguruan biraka ibiliz.

  22. Aizea Paulin

    1.-Grabitate indarra astro guztiek duten iman efektu baten modukoa da. Astroa gero eta handiagoa izan orduan eta grabitate-indar gehiago dauka , eta txikiagoa bada, erkaarpen gutxiago gure kasuan hegan ibiliko ginatekeela.

    2.- Espaziona ez dagoenez grabitatea,planeta bakoitzak bereda dauka, eta ilargiak badauka grabitatea ez erozrteko lurraren kontra.

  23. Aizea Paulin

    1.-Grabitate indarra astro guztiek duten iman efektu baten modukoa da. Astroa gero eta handiagoa izan orduan eta grabitate-indar gehiago dauka , eta txikiagoa bada, erkaarpen gutxiago gure kasuan hegan ibiliko ginatekeela.

    2.- Espazioan ez dagoenez grabitatea, planeta bakoitzak berea dauka, eta ilargiak badauka grabitate beharrezkoa ez erorteko lurraren kontra.

  24. 1.-Lur planetak erakarpen indar bat egiten die inguruko gorputz guztiei. Grabitate indarraren ondorioz, gu lur planetaren ingurua mantentzen gara eta ez gara beste espazioko leku batera joaten.

    2.-Unibertsoan, lurraren erkarpen indarra baino indar gehiago ere badaudenez, ilargia beste gorputzez ere erakarria denez, ilargia ez da lurrera erortzen.

  25. 1.-Lur planetak erakarpen indar bat egiten die inguruko gorputz guztiei. Grabitate indarraren ondorioz, gu lur planetaren ingurua mantentzen gara eta ez gara beste espazioko leku batera joaten.

    2.-Lurraren erkarpen indarra baino indar gehiago ere badaudenez unibertsoan, ilargia beste gorputzez ere erakarria denez, ilargia ez da lurrera erortzen.

  26. 1.- Grabitate-indarrari esker ,amtentzen ditugu oinak lurrean, eta hori esker egiten du munduak bira Eguzkiaren inguruan, besteak beste. Salto bat egiten dugunean, grabitatearen eraginez arortzen gara lurrera. Newtonek esaten zuenez, grabitaate-indarrak objektuen mugimenduan eragiten du eta grabitate horrek mantentzen ditu planetak orbitan eguzkiaren inguuruan.
    Lurrak objektuengan eragiten duen erakartze-indarrari grabitate deritzo.
    1679. urtean, Isaac Newton ingelesa, azterlanak egiten hasi zen.. Bertan Johannes Kepler matematikariaren planeten mugimenduen legeak aztertu zituen eta hainbat zientzialarirekin batera lan egin zuen. Formula bat atera zuen indar hori neurtzeko.

    2.- Newton-ek frogatu ahal izan zuen planeta bati Eguzkiaren inguruko orbitan eusten dion indar zentrala txikiagotu egiten dela planeta honen eta Eguzkiaren arteko distantzia handiagotzean eta bestalde planetaren masarekiko proportzionala dela.
    Ilargia ez erortzearen arrazoia mugimenduan dagoela da, izan ere, grabitazio-indarra deuseztatu egiten omen du eta bere orbitan mantendu.Horrek eragiten du Lur planetak eta beste planetak ere momentu oro mugitzen egotea.
    Lurrak ilargia erakartzen dubai, baina sagarrarekin bain indar gutxiagorekin, urrutiago dagolako.

  27. 1.- Issac Newotenek, objetu eta lur planetan dauden gauza, pertsona edo laburrago esteko gauza guztiek erakarpen indar bat dutela argitu ziguen zientzialari honek. Erakarpen indarra honen lana egiteko, zeinbait liburuetan kontsultatzen egon zen, gehiago informatzeko. Azkenean, formula bat atera zuen. Atera zuen, grabitazio formula.

    2.- Lurra planeta bat da, baina grabitazio indarra ez berdina da, gainontzeko unibertso osoan. Hau da, plutonek beste grabitazio indar bat edukiko du, saturnok beste bat eta unibertsoak, beste bat. Hau da, ez du gure lurrak bakarrik egiten indarra beste planetaek eta eguzkiek ere
    egiten dute.

  28. 1.- issac Newtone zientzialari bat zen. Urteak eta urteak pasa zituen liburutegietan gorputzen indarren formula ateratzeko. Azkenean, Grabitazio indarraren formula eta legea aurkitu zuen.

    2.- Lurrak indar bat egiten duelako, baina ez delako bakarra. Hau da unibertsoan dauden beste lurrek eta izarrek ere egiten dute indarra eta horregatik ez da ilargia lurraren aurka erori.

  29. 1.- Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da. Honengatik erori zitzaion Newtoni sagarra burura eta erorketa honek bultzatu zuen grabitate.indarraren hipotesia egitera. Hipotesi honetan zera galdetzen zion bere buruari: “sagarra euskarririk ez zuelako erori da, orduan zergatik ez da ilargia ere erortzen?” Kuriositate honek eraman edo bultazu zuen fenomeno hau ikertu, frogatu eta grabitate-indarraren teoria sortzera.

    2.- Ilargia bere mugimenduarengatik ez da erortzen, mugimendu honek grabitate-indarra indargabetzen du eta horregatik orbitan mantentzen da, hau da, Lurraren inguruan biraka mantentzen da.

  30. ITSASO ALDAI LANDA

  31. 1- Grabitatea gorputz batek jasaten dituen bi azelerazioen batuketa da. Alde batetik planetak edo sateliteak gorputzarengan eragiten duen erakarpen azelerazioa eta bestetik planetak edo sateliteak biratzean sortutako azelerazio zentripetua. Bere balioa 9,8 m/skarratukoa da. Newtonen arabera grabitate indarrak objetuen mugimendua eragiten du eta honi esker mantentzen gara lurrean. Hori da Newtoni sagarra erortzeko arrazoi nagusia.

    2- Gorputz bakoitzak duen grabitate-indar eta beste indar desberdinen eraginez espazioan mantentzen dira planeta eta sateiliteak guztiak baita ilargia ere.

  32. 1-Newtonek aurkitutako grabitate indarra materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da. Gure lur planetak erakarpen indarra du eta horregatik erori zitzaion sagarra burura. Hau ez balitz horrela, ezingo ginateke lurrean oinez ibili, flotatzen egongo ginen lurrak gu erakartzen baitgaitu. Aipatu behar da, pisua grabitate indarraren eraginpean dagoela, hau da, toki ezaberdinetan (planetetan) egon da, pisua aldatu egiten da. Newtonek grabitatea definitzeko ekuazio bat asmatu zuen. Grabitatearen unitatea Newtona da. Lur planetako grabitazio indarra 9.8Newtonekoa da. Bitxikeria bezala esan behar da, grabitazio-erakarpenak zulo beltzetan du indar handiena eta horregatik zulo beltzak astroak desegitera iritis daiteke.

    2-Grabitate indarrarengatik ez dira erortzen planetak, indar honek beraien artean erakarriz eusten ditu airean.

  33. 1.-1679an Newton beste ikertzaile batzuekin batera hasi zen grabitateari buruz ikertzen. Hainbat urtez fenomeno hau ikertu ondoren eta liburu bat edo beste idatzi ondoren, “Philosophiae Naturalis Principia Mathematica” liburua argitaratu zuen ikerketa hauen emaitzekin. Liburu honetan gaur egun erabiltzen ditugun Newtones hiru lege agertzen dira eta formula ikerketaren hurrats guztiekin batera.
    Newtonen hiru legeak:
    1- Inertziaren legea: geldi dagoen objektu batek geldi jarraitzeko joera duela eta mugimenduan dagoen batek mugimenduan jarraitzeko joera duela esaten du, ez badie eragiten kanpoko indar batek.

    2- F=ma dela esaten du, hau da, indarra masa bider azelerazioa dela esaten digu. Beste hitz batzuekin esanda, indar batek objektu batean sorturiko azelerazioa indar horren balioarekiko zuzenki proportzionala da eta masarekiko alderantzizko proportzionala.

    3- Akzio-erreakzio legea: edozein ekintzak indar berdineko kontrako bat eragiten duela esaten du.

    2.-Planeta, satelite, izar… garbiazio indarra dute. Ilergia lur gainera erori ez dadin edo unibertsoan zehar handik hona ez ibiltzeko, lurrak duen erekarpen indarra, ilargiaren erakarpen indarra eta inguruko gorputzen erakarpenen atean oreka puntu baten dago ilargia. Punu honetan bertan dago bere orbita. Orbita, eta inguruko gorputzen eta ilargiaren masari esker, orekan mantendu eta lurraren inguruan biratzen da erori gabe. Nahiz eta oreka puntu hau oso zehatza izan, urtero ilargia lurretik apur bat urruntzen hasi dela frogatua dago, nahiz eta oso txikia izan distatzia hau.

  34. 1.- Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da. Keplerren teoria jarraitu zuen, 23 urte zituela sagar bat erori zitzaion eta hura aztertuz aurreko teoria hori osatu zuen. Demostratzeko ekuazio bat asmatu zuen.

    2.- Unibertsoko objetu guztiek dute erakarpen indarra. Planetak beraien artean eusten dira grabitazio indarragagatik, horrela ilargia ere airena mantentzen da eta ez da lurrera erortzen

  35. 1.galdera:

    1. Grabitazio indarra, materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da. Isaac Newton hasi zen honi buruz ikerlanak egiten 1679. urtean. Klepler matematikariaren lehenago egindako lanean oinarritu zen Horren ondoren, bere grabitazioaren lege unibertsala kaleratu zuen. Hor grabitazioaren legea justifikatzeko ekuazio bat asmatu zuen.

    2. Planeten artean erakarpen idarra dago, eta honek ilargia airean mantetzea lortzen du. Lurrean berriz gora botatzen ditugun objetuak bera erortzen dira ez dutelako inolako erakarpen indarrik egiten lurrari.

  36. Ane Dehesa

    1. Grabitatea bi gorputzen arteko erakarpen-indarra da. Grabitazio unibertsalaren legea Isaac Newton zientzialariak aurkeztu zuen 1687. urtean, “Philosophiae Naturalis Principia Mathematica” izeneko bere liburuan. Bertan zera dio:

    Unibertsoko edozein lekutan daudela, distantzia batek bereizitako bi gorputzen artean, bakoitzaren gainean aplikatutako bi erakarpen-indar berdin existitzen dira. Erakarpen-indar hori, beraien masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala. Hau da, zenbat eta handiagoa izan bi gorputz horien masa, orduan eta handiagoa izango da erakarpen-indarra. Bestalde, zenbat eta handiagoa izan bi gorputzen arteko distantziaren karratua, orduan eta txikiagoa izango da erakarpen-indarra.

    Hau definitzeko ekuazio bat sortu zuen: F=G x ((m1 x m2) : d x d)

    2. Ilargia Lur planeta gainera erortzea eragozten duena lehenengoaren mugimendua da, erakarpen-indarra indargabetzen dunea eta orbitan mantentzen duena. Berdina gertatzen da planeten eta Eguzkiaren arteko erakarpen-indarrarekin.

  37. aiiragorri

    1.-Newtonek esan zuenez, unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute, grabitazio-indarraren bidez. Grabitazio unibertsalaren legea izenez ezagutzen den teoria azaldu zuen: Edozein bi gorputzen arteko erakarpen indarra, beren masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala eta grabitate zentroen distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da. Teoria hau, formula baten bidez adierazi zuen.

    2.-Askok egiten diogu galdera hori geure buruari: eta zergatik ez da Ilargia Lurraren gainera erortzen? Egia da Lurrak Ilargia erakartzen duela grabitate-indarrarekin, baina ez dugu kontuan hartzen Ilargiak ere indarra egiten duela. Beste modu batera esanda, Lurrak eta Ilargiak, biek, egiten diote erakarpen indarra elkarri. Horregatik mantentzen dira distantzia batean, elkar txokatu gabe.

  38. 1. Grabitatea gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da. Adibidez gure lur planetak erakarpen indarra dauka eta ondorio airean dauden materia organikoak erakartzen ditu.

    2. Lur planetan beste erakarpen indar batzuk badaude. Denak elkar erakartzen dute grabitazio indarraren bidez.

  39. 1.- Newtonek esan zuen, grabitatea, gorputzek euren artean duten erakarpen indarra dela eta ondorioz, unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute. Teoria bat asmatu zuen: “Unibertsoko edozein lekutan daudela, distantzia batek bereizitako bi gorputzen artean, bakoitzaren gainean aplikatutako bi erakarpen-indar berdin existitzen dira. Erakarpen-indar hori, beraien masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala”. Hau baieztatzeko formula bat asmatu zuen:
    – F=G x ((m1 x m2) : d x d)

    2.- Egia da unibertsoko objetu guztiek jasaten dute grabitazio indarra, baina ilargia orbitan dagoenez ezinezkoa da satelite hau erortzea. Gainera, Ilargiak eta lurrak elkarri eragiten diete erakapen indarra, eta arrazoi horregatik ez dira inoiz ere elkarren kontra talkarik egiten.

    (Epez kanpo)

  40. Honako power pointeko irudiak lagungarriak gerta dakizkizueke. ea, ulertze ote dituzuen:

    http://dl.dropbox.com/u/709829/porquenocaelaluna%20_erantzunarekin.ppt

    Animo!

  41. 1. Newtonek esan zuenez, unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute. Newtonek esan zuen teoria: bi gorputzen erakarpen indarra bere masarekin bider di proprotzinala zala esan zuen, eta distantzia alderantziz proportzionala. Teoria hau formula batez adierazi zuen.

    (Epez kanpo)

    • 2. Bai, egia da unibertsoko obkjektu guztien grabitatzio indarra jasaten dutela. eta honek ilargia airean mantentzen du.

      (Epez kanpo)

  42. NAIMA MOJTAR

    1.galdera: Newtonek zioen, objetuen mugimenduak, grabitate indarrengandik baldintzatuak zeudela eta gabritate hori da planetak orbitan mantzea posible egiten duena. Grabitate deritzo, lurrak objetuengan egiten duen erakartze indarrari. Newtonek beste zientzilari batzuen laguntzat indar hori neurtzeko formula bat asmatu zuen.

    2.galdera: Ilargia ez da erortzen, denbora guztian mugitzen ari delako. Honek gabritazio indarra deuseztatzen du eta horrela orbitan mantentzen da, beste planetak mugimenduan egotea eraginez. Distantzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta erakargarritasun txikiagoa.

    (2.aukera)

  43. unai naz

  44. 1. Newtonek aurkitu zuena zera izan zen: Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena dela. Beraz, unibertsoko gorputz guztiak elkar erakartzen dute. Gainera, grabitate-indarraren formula asmatu zuen: F=G x ((m1 x m2) : d x d)

    2. Grabitate-indarragatik ez da erortzen, ilargiak lurretik hurruntzeko joera du zeren lurrari birak ematen dago, eta lurrak ilargiari erakartzen dio masa handiagoa duelako, beraz indarra nulua da eta beraien distantzia mantendu egiten da.

    (Epez kanpo)

  45. 1-Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da.
    2- Lurrak ilargiari erakrpen indarra egiten dio baina ilargiak aldaratzen indarra egiten du beraz neutro mantententzen da.
    (Epez kanpo: zure izena?)

  46. Ilargia ez da “erortzen”, grabitazio-indar interakzioengatik eta bere translazio-abiadura handiagatik.

    Nahiz eta ondo begiratu ezgero, ilargia erori egiten da. Baina nola lurra borobila den, ilargia erortzen den bitartean lurrak bere altuera jeisten du eta bien arteko mugimendu relatiboa nulua da eta ilargia lurrarekiko ez da mugitzen.

  47. 1..-Lur planetak erakarpen indar bat egiten die inguruko gorputz guztiei, bait ere pisua grabitate indarraren eraginpean dagoela, hau da, toki ezaberdinetan egon da, pisua aldatu egiten da.
    2.-Grabitate indarra dagoelako eta erakarpen-indarraren magnitude berdinekoa baina kontrako norantzakoa.

  48. haritz uribe

    1-lur planetak edozein gorputzi egiten dion erakarpen indarra da grabitate indarra.
    2-ilargiak ere grabitate indarra duelako eta erakarpen indarra magnitude berdinekoa da baina noranzkoa kontrakoa.

  49. gaizka ezponda

    1.-Grabitate indarra astro guztiek duten iman efektu baten modukoa da. Astroa gero eta handiagoa izan orduan eta grabitate-indar gehiago dauka , eta txikiagoa bada, erkaarpen gutxiago gure kasuan hegan ibiliko ginatekeela.

    2.- Espazioan ez dagoenez grabitatea, planeta bakoitzak berea dauka, eta ilargiak badauka grabitate beharrezkoa ez erorteko lurraren kontra.

Leave a reply to 96arel Utzi erantzuna