Zientzia udalekuetan

Izena emateko epea: martxoaren 19tik apirilaren 1era

img1

Hirugarren urtez, gazteek Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera izango dute. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta. Elhuyar Fundazioak urte asko darama gazteen artean zientzia era atseginean zabaltzen, eta ekimen horren helburua da zientzia-bokazioak goiz eta modu erakargarrian piztea Euskadiko gazteen artean.

Zientzia-udaleku horietan, 12 urtetik 16 urtera bitarteko 150 gaztek izango dute parte hartzeko aukera, uztailean, astebeteko hiru txandatan antolatuta:

 Txandak  Noiz  Jaiotza-urteak  Zenbat gazte
 1. txanda  Uztailaren 2tik 8ra  1998 edo 1999  50
 2. txanda  Uztailaren 9tik 15era  1998 edo 1999  50
 3. txanda  Uztailaren 16tik 22ra  1996 edo 1997  50

Zientzia-udalekuetan, gazteek zientzia-ekintzak eta tailerrak uztartuko dituzte. Ekintzen helburua da gazteek ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea. Bi irteera egingo dituzte gazteek, zientzia-esperimentuak eginez ikasteko, natura ezagutzeko ekintzekin gozatzeko, urarekin jolasteko eta beste abentura batzuk bizitzeko. Hori guztia Aiako Harriko paraje paregabean.

Izena emateko epea martxoaren 19tik apirilaren 1era izango da. Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean. Zozketa apirilaren 2an egingo da eta zozketaren emaitzak apirilaren 2ko astean argitaratuko dira http://udalekuak.elhuyar.org webgunean. Izena emateko, sartu http://udalekuak.elhuyar.org webgunean. Informazio gehiago lortzeko, deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira (ordutegia: 9.00-14.00) edo sartu http://udalekuak.elhuyar.org webgunean.

Advertisements

Posted on 2012/03/19, in Berriak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: