Bizikleta berritzaileak

Azken egunotan mugikortasunarekin erlazioa duten bi berri bitxi topatu ditut, biak bizikletari eginiko berrikuntzaren batekin zerikusia dutenak.

Bat, Arrasaten sortua da, hiru gurpileko Noomad. Herrietako mugikortasunean iraultza bat sortu nahi izan du Noomad bizikleta enpresa berriak. Eta lehen begiradan bederen, lortu du. Izan ere, ohiko bizikleten aldean, gurpil bat gehiago dauka aurrean Oñatiko enpresak (Gipuzkoa) sortu duen produktu berriak. Aurrealdeko bi gurpilen artean tarte bat dago, eta bertan hainbat osagarri jartzeko aukera ematen du Noomad bizikletak. Esate baterako, haurrarentzako aulkia, erosketako poltsa eta abar. Atzo aurkeztu zuten, Arrasaten. Oraingoz, bizikleta Internet bitartez bakarrik eros daiteke, www.noomadbike.com webgunean. Erosteko bi modu daude: alde batetik, bizikleta osoa; bestetik, baita bizikletaren aurreko aldea bakarrik ere, edozein bizikletatan jartzeko modukoa baita.

Bigarrenean bizikleta arrunta elektrikoa bihurtzen da, dbRevo izena du. Eta horretarako aurreko gurpila aldatzen zaio eta eskulekuan haririk gabeko potentzia kontolatzailea jarri. 750 € balio ditu eta edozein bizikletari jartzeko modukoa da. Hau ere, oraingoz, internetez eskatu daiteke soilik http://www.db-zero.com/DbRevO-26%60-Electric-Bike-Kit/30.htm

Advertisements

Posted on 2012/03/10, in Berriak and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: