Birziklatzea oinarri duen ‘reality’-a

Olaia eta Aitor Donostiako Gipuzkoa plazan biziko dira hamaika egunez. Helburua: birziklatzeko beharraz ohartaraztea. Interneten streaming bidez eta sare sozialen bitartez ikus daiteke zuzenean.

Olaiaren erronka du izena abian den azkeneko reality-ak. Baina ez da telebistan eskainiko, Interneten eta sare sozialetan baizik. Eta ez du bizkidetza helburu, birziklapena sustatzeko proiektu berria da. San Marko mankomunitateak eta Ecoembes eta Ecovidrio erakundeek antolatu dute ekintza hau.

Olaia eta Aitor bikotea hilabete batean Gipuzkoako hainbat herrietan eta Donostiako erdigunean dagoen Gipuzkoa plazan biziko da.  30 m2-ko apartamentu horretan biziko dira egunean 10 orduz.

Ekimena birziklatzen ikasteko “ikastaro trinko” gisa definitu dute antolatzaileek. Izan ere, Aitorrek ez ditu bereizten ontziak, beraz Olaia  saiatuko da mutila konbentzitzen ontziak ondo bereizteak onura ugari dakarzkiola ingurumenari. Aitorren jarrera aldatzea izango da erronka nagusia eta egonaldiaren bukaerarako mutila birziklatzaile sutsua bihurtzea.

Proiektua gainera interaktiboa bat da eta herritarrek aukera izango dute iruzkinak eginez parte hartzeko eta dituzten zalantzak helarazteko.

Martxoaren 1etik 11ra bitartean Donostian izango dira, geroago Pasai Antxon (14tik 18ra) Lasarte-Orian 21etik 25a eta Errenterian (martxoaren 28tik apirilaren 1era).

Advertisements

Posted on 2012/03/04, in Berriak and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: