‘Hubble’ teleskopioak planeta eredu berria topatu du

Ez harrizkoa, ez labazkoa, ez gasezkoa, ez izoztua… mundu berrian ura da nagusi. Lurretik 40 argi urteko distantziara dago, Eguzkia baino txiakiagoa den izar gorri baten orbitan biratuz.

Lurra, Marte, Artizar edo Mercurio harrizko gorputz erraldoiak dira, Jupiter edo Saturno gasezkoak eta Urano eta Neptuno izotzezkoak; baina Hubble teleskopioak topatu duen mundu berria ezberdina da, ura da nagusi. Ofizialki GJ214b izenez ezaguna den planeta hori 2009 urtean aurkitu zuen David Charbonneau astronomoak baina orain, Hubble teleskopio espazialaren bitartez ezaugarriak ezagutzea lortu dute.

Datuak

Lurrretik 40 argi urteko distantziara dago, Eguzkia baino txiakiagoa den izar gorri baten orbitan biratuz. Bere diametroa lurra baino 2,7 aldiz handiagoa da eta masa 6,5 bider handiagoa. 38 ordu behar ditu izarraren inguruan bira bat emateko, bi milioi kilometroko distantziara. Lurra eta Eguzkiaren batazbesteko distantzia 150 milioi kilometrotakoa da. Atmosfera ur lurrunezkoa dela uste dute. Ikerlariek datuak biltzen jarraitu nahi dute, izan ere, posible da izotz beroa bezalako material berriak aurkitzea; tenperatura altuak —230 gradu inguru— eta presio altuak medio.

Advertisements

Posted on 2012/02/24, in Berriak and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: