Airea konprimatuta mugitzen den zientzia, Pneumatika

Simuladoreaz lanean

Oraingo honetan Haurtzaro ikastolako gela kuttun batetara egingo dugu bisita, Teknologia gelara hain zuzen, ea Madalenek zer azaltzen digun gai honi buruz.
–    Kaixo Madalen, zemouz?
–    Kaixo Josu, aspaldiko, ondo eta zu?
–    Zuzen- zuzenean, zer da pneumatika?
–    Airea konprimitu eta deskonprimituta mugimenduak eragin ditzaken energia iturria dugu, garai batean ikaragarri erabili zena eta egun energia-iturriez kezkatuta berreskuratzen ari dena.

–    Nola bururatu zitzaizun Haurtzaron pneumatika lantzea?

–    Natur zientzietan presioa lantzen denez, bada urte batzuk xiringen bidez halako proiektu txikiak egiten saiatu naizena. Aireak erraz ihes egin eta proiektuak arrakasta izatea zaila izaten zen.

Pisu handiak altxatzen

Bitartean, BTEK interpretazio zentroko proiektuaren itzalpean, ikastolen etxean, ikastola ezberdinetako teknologoen talde bikaina eta anitza sortu zen. Bertan jardun duen Jesus Mari Aranburu Beasaindarrari esker indarberritu zitzaizkidan arlo honetan aritzeko gogoak. Lego etxeko “kit”etan inbertsio txikia egin eta hemen gabiltza proiektu ezberdinak eginez.
–    Eguneroko bizitzan erabilgarritasunik ba al du?
–    Ikasleak harrituta geratzen dira, aireak zenbateko indarra eduki dezakeen. Jakin auto tailerretan airea erabiltzen dutela autoa altxatzeko. Lurrikaren aurrean ere, sorospen taldeek harritzarrak altxa eta bizidunen erreskaterako airez betetzen dituzten poltsak erabiltzen dituzte. Hainbat autobus eta kamioien sistema asko modu pneumatiko edota hidraulikoen bidez eragiten dira, autobus edota trenen ateak ireki eta ixtea adibidez. Zuzenean pneumatika ez bada ere antzekotasun handiko hidraulika (uraz, zein olioaz baliatuz) darabilgu beste sistema askotan, karga igogailuetan adibidez. Txoko askotan pneumatika zein hidraulikaren aplikazio hamaika topa genitzake.

Ate irristakor pneumatikoa

–    Bai, baina zein motako proiektuak burutzen dituzte zure ikasleek?
–    Proposamen ezberdinak zituzten aukeran, eta  talde bakoitzak  nahi zuen  proposamena  aukeratu du. Aurten ate pneumatikoak , kamionak eta  zubi pneumatikoak eraiki dituzte.
–    Ba al da nonbait halako proiekturen baten bideorik edota argazkirik ikusteko aukerarik?
–    Bai. Gure  ikasleek lan bikainak egin dituzte. Meritua  haiena da. Bideo hauek  gure  youtubeko kanalean  daude  ikusgai, “haurtzarotek” kanalean , hain zuzen. ,  helbide  hauetan:
Pneumatikako bideoak:  http://www.youtube.com/playlist?list=PL64CDB4712C9B9A63
Teknologia  kanal osoaren  helbidea:  http://www.youtube.com/user/haurtzarotek/
–    Mila esker Madalen egindako arreta eta emandako azalpen guztiagatik.
–    Mila esker Josu eta nahi duzunean etorri berriro ere.

Kamioi pneumatikoa

Madalen Usabiaga eta Josu Arotzena
TeknoZientzia departamentuko kideak

Advertisements

Posted on 2012/01/20, in Berriak, Teknologia and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: