Zer da? Nola lortzen da?

Irudiari kolorea kendu diot. Hala ere, norbaitek jakingo du zer den eta nola lortzen den irudian dagoena.

Lehen hamar erantzun zuzenek balorazio positiboa izango dute. Erantzun iezadazu iruzkinak erabiliz!

EPEA BUKATU DA!

13 ERANTZUN IZAN DIRA.

Hauetatik 2 okerrak eta 3 osatu gabeak.

Hauek dira beraz balorazio positiboa jaso duten 8 erantzunak, ikus iruzkinak.

Gainontzekoak hurrengo aukera aprobetxa ezazue!

  1. Ane Lizarraga dio:
    Urria 7th, 2011 1:25 pm
    Kristalizazioa da. Urari, kobre sulfatua botatzen zaio pixkanaka disoluzioa saturatu arte. Ondoren, tenperatura igotzen da, horrela saturatze puntua igotzen delako eta kobre sulfatu gehiago disolbatzen delako. Ondoren pixkanaka-pixkanaka hozten utzi. Horduan, ura lurrundu egingo da eta sulfatoa pilatu egingo da kristalizatuz.
  2. Oihan dio:
    Urria 10th, 2011 2:20 pm
    Kobre sulfatoa da (kristalizatua). Kobre sulfatoa urarekin disolbatu (saturatu arte) eta gero nahastura berotu eta berriz saturatu. Ondoren kristalizadorean pixka bat bota. Ura lurrundu egingo da eta kobre sulfatoa kristalizatu.
  3. Guillem dio:
    Urria 10th, 2011 2:21 pm
    Kobre sulfatoa urarekin disolbatu, ( saturatu arte) berotu eta berriz saturatu.
    Ondoren kritalizadorean muestra bat jarri, gero ura lurrunduko da eta kobre sulfatoa. kristalizatuko da. Kristalak hautsi eta berriro hautsa bihurtuko da.
  4. eneko artola dio:
    Urria 10th, 2011 3:43 pm
    Kobre sulfatoa da eta kobre sulfatoa uretan disolbatu eta kristalizadorean utzi ondoren kristalizatu eta kobre sulfato kristalak gelditzen dira.
  5. Ane Cruz dio:
    Urria 10th, 2011 6:40 pm
    Irudian agertzen denari kristalizazioa deritzo.
    Hau lortzeko, lehenik eta behin, ur hotzari kobre sulfatoa gehitzen eta nahasten joan behar da saturazio puntura iritxi arte, hau da, disoluzioak soluto gehiagorik onartzen ez duen arte.

    Ondoren, disoluzioa berotu egingo dugu saturazio puntua igoz, hori dela eta, disoluzioak soluto gehiago onartuko du. Disoluzioa berriro ere saturazio puntura iristen den arte nahasten jarraituko dugu eta behin saturazio puntura iristean, disoluzioa kristalizadore batean utziko dugu giro-tenperaturak lurruntzen duen arte.
    Ordu batzuen poderioz, disoluzioa lurrundurik eta kobre sulfatozko kristal txikiz bilakaturik ageriko da.

  6. Markel Galdos dio:
    Urria 10th, 2011 6:59 pm
    Fenomeno hau, kobre sulfatoa uretan disolbatu, saturatu arte eta ondoren kristalizadore batean jarrita lortzen da.
    Ura lurrundu eta kobre sulfatozko,kristaltxo hauek sortzen dira (erronbo formatakoa eta urdinak).
  7. Maialen Claver dio:
    Urria 10th, 2011 7:32 pm
    Kristalizazioa edozein materia, egoera desberdinetan, gasean, solidoan, likidoan dagoenean kristal bihurtzen duen prozesua da. Kristalizazioan ioiek, atomoek eta molekulek eraikitzen dituzten sareek loturak sortzen dituzte kristalak sortu harte.
    Kristalizazioaren funtzionamendua, likidoaren osagai bat fase solidora pasatzea da kristal prezipitatu baten antzera.
  8. Larraitz Etxebeste dio:
    Urria 10th, 2011 9:19 pm
    Kobre sulfatozko kristalizazioa da.

    Ur kantitate batean pixkanaka-pixkanaka kobre sulfatu kantitateak botatzen joan disoluzioak solutu gehiago onartzen ez duen arte, hau da, saturatu arte. Ondoren disoluzioa berotu(70-80º), eta berotu ondoren hozten utzi. Hortik egun batean, oso ondo ikusi dezakegu, nola disoluzioak zuen ur kantitatea lurrundu egin dela eta gelditu den kobre sulfatoa kristalizatu.

    Horrela lortuko genuke argazkian ikusi dezakeguna(kobre sulfatozko kristalizazioa).

Advertisements

Posted on 2011/12/03, in DBH-2 and tagged , , . Bookmark the permalink. Erantzunak desaktibatuta daude Zer da? Nola lortzen da? sarreran.

Erantzunak itxita daude.