Iragaz al daiteke?

Zein nahaste mota ikus genitzake bideo honetan? Zein da zein?

Azukreak jokabide bera al du bi kasutan? Zergatik?

Kasu bakoitzean zein banaketa teknika erabiliko zenuke? Fisikoa? Kimikoa? Zergatik? Zertarako?

Eta aurreko berri-mezuan bezala lehen hamar erantzun zuzenak balorazio gehigarria izango dute.

Erantzuna iruzkinetan utzi.

Epea: astebete.

  1. iker mitxelenadio:Urria 17th, 2011 3:29 pm

    Disoluzio bat eta nahaste heterogeno bat. Heterogeneoa olioa + azukrea eta disoluzioa berriz ura + azukrea. Ez batean disolbatu egiten da bestean berriz ez. Substantzi batzuk errazago disolbatzen dira beste substantzia batzutan. Batean iragazketa eta bestean lurrunketa ( fisikoak ). Fisikoa, erabiltzeko errazagoa delako. Bereizteko bi nahasketak.

  2. Oihandio:Urria 17th, 2011 4:34 pm

    Olioa eta azukrea nahaste heterogeneoa da, ura eta azukrea berriz nahaste homogeneoa da.

    Azukreak ez du jokabide berdina bi kasuetan: uretan disolbatu egiten da eta olioan ez da disolbatzen.

    Olioa+azukrearen kasuan metodo fisiko bat erabiliko nuke: iragazi, azukrea iragaz paperean geratzen da eta olioa beste ontzi batean.

    Ura+azukrearen kasuan metodo fisikoa erabiliko nuke: destilatu, ura lurrundu egiten da eta gero kondentsatu eta azkenean azukrea ontzi batean geratzen da eta eta ura beste ontzi batean.

  3. Maddidio:Urria 18th, 2011 5:43 pm

    2 nahaste mota daude, olioa eta azukrea nahaste heterogeneoa eta ura eta azukrea nahaste homogeneoa.

    Ez, ura azukrearekin dentsitate gehiago duelako nahasten da eta olioarek dentsitate gutxiago duenez ez dira nahasten.

    ura eta azukrea nahasteko banaketa teknika fisikoa erabiliko nuke, destilazioa edo lurrunketa. olioa eta azuukrea bereizteko berriz baheketa erabiliko nuke, banaketa teknika fisikoa.

  4. Alaitz Cachafeirodio:Urria 19th, 2011 4:16 pm

    Ura eta azukrearen kasuan, nahaste hoomogeneo bat ikus genezake.

    Baina, olioa eta azukrearen kasuan, nahaste heterogeneo bat ikus genezake.

    Azukrea uretan disobatu egin da, baina olioan ez da disolbatu. Beraz, bi kasuetan ez du jokabide bera.

    Bi kasuetan bereizte teknika fisikoak erabiliko nituzke. Bi kasuak nahasteak direlako. Bereizte teknika horiek hasierako egoeretara itzultzeko erabiliko nituzke, osagaiak berriz ere bereizteko.

  5. Larraitz Etxebestedio:Urria 19th, 2011 8:07 pm

    Azukre koskorra olioan sartzerakoan nahaste hetereogeneoa da aldiz, azukrea urean sartzerakoan nahaste homogeneoa da.Ez, ez du jokabide bera bi kasutan, azukrea olioan sartzerakoan ez da disolbatzen azukrea uretan sartzerakon berriz, disolbatu egiten da, ura disolbagarriagoa delako olioa baino.Bietan banaketa teknika fisikoen bidez, zeren, biak hasierako egoerara bueltu daitezke, eta nahasturak direlako.(nahasturetan, fisikoak erabiltzen dira).

    Honen bidez, berriro substantziak hasierako egoerara bueltatzea lortzen dugu.

Advertisements

Posted on 2011/12/03, in DBH-2 and tagged , . Bookmark the permalink. Erantzunak desaktibatuta daude Iragaz al daiteke? sarreran.

Erantzunak itxita daude.